Udalbiltzako 100 hautetsi urriaren 1ean Katalunian izango dira nazioarteko gonbidatu gisa

Arg.: Udalbiltza

Pasa den astelehenean (irailak 25) Udalbiltzako 100 hautetsik Donostiako Miramar jauregiko sarrean agerraldia egin zuten. Urriaren 1eko nazioarteko beste ordezkaritzekin batera, eta taldeetan banatuta, Udalbiltzako 100 hautetsiak Kataluniako lurralde ezberdinetara joango dira hauteslekuetan kataluniarrek normaltasunez bozkatu dezaketela ikuskatzera. Agerraldian Usurbilgo Udaleko EHBilduko Alaitz Aizpurua zinegotziak parte hartu zuen.

Udalbiltza

“Babesa erakutsi nahi diegu bat egiten dugulako euren borondatearekin, bat egiten dugulako XXI. mendean herri librea izateko katalanek duten nahiarekin. Elkartasun keinu bat da gure gaurko ekitaldia: Euskal Herritik, Euskal Herriko txoko eta herrietatik Katalunia osoari, herritarrei, eragileei, Parlament-eko kideei, Govern-eko langile eta buruzagiei, eta batez ere, Kataluniako alkate eta hautetsi guztiei gure elkartasuna erakutsi nahi dizuegu maitasun osoz. Eta elkartasunak berarekin batera jarrera, jokabideak eta ekinbideak ekarri behar dituelakoan gaude.

Horregatik ozen esaten dugu Katalunian Espainiako gobernua egiten ari dena lotsagarria eta iraingarria izateaz gain, onartezina dela. Udalbiltzak dio onartezina dela herritarrek aukeratutako Parlament baten erabakiak epaile espainiar batzuen menpe geratzea, onartezina da gobernu baten erabakiei jaramonik egin ez eta bere eskuduntzak indargabetzea. Onartezina da herritarrak beldurtzeko milaka eta milaka polizia Katalunia konkistatzera bidaltzea. Onartezina da herritarrek euren borondatea azaltzeko erreferendum bat antolatzeagatik espetxera zigortzera. Eta Euskal Herrian ongi baino hobeto dakigu Espainiako demokraziaren maila zein nolakoa den, Turkiakoaren pare, eskuzabal izanda”.

Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI)ko lehendakariordeari zuzendu diote hurrengo mezua: “Irabazten ari zarete, eta zuei esker gu ere irabazten ari gara. Zuen adorea eta zintzotasuna eredu dira guretzat. Ez etsi, eutsi, zuek gogor hortikan eta gu hemendikan, ikusiko dugu eta laster erortzen ez bada, bota egingo dugula”.

Igande honetako erreferendumari dagokionez, Udalbiltzak ezagutzera eman du zein izango den bere lana, AMI-rekin daukan elkarlanaren ondorioz: “Lehen Kataluniarekiko elkartasuna aipatu dugu. Elkartasun aktiboa da gurea, elkartasun hutsalean erori nahi ez duena. Horregatik Udalbiltzako hautetsiok urrats bat emango dugu, eta urriaren batean, Katalunian izango gara. AMI-ren eskutik, nazioarteko bisitatzaile gisa 100 hautetsi joango gara bozketa eguna ikuskatzera, katalanek bozkatzeko duten eskubidea babestera, behar izanez gero egin beharreko salaketa egiteko. Gertatzen den guztiaren lekuko izango gara, horretarako nazioarteko beste ordezkaritzekin batera euskal hautetsiak Kataluniako lurralde ezberdinetara joango gara hauteslekuak irekitzen diren unetik bertatik bertara ikustera kataluniarrek normaltasunez bozkatu dezaketela”.

www. udalbiltza.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s