Usurbilgo GED-k larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du

Gure Esku Dagok irailaren 30erako (larunbata)  kalera irten eta Bilbon antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du, ‘Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna’ lelopean. Bi asteko tartean, Kataluniako erreferenduma babesteko bigarrenez manifestatzera deitu du Gure Esku Dagok. Manifestazioa Bilboko La Casilla plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta Udaletxerainoko ibilbidea egingo du.

Manifestazioaren berri emateko prentsaurrekoa egin dute aste honetan eta bertan eragileetako ordezkaria hauek parte hartu zuten:  Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea (EAJ), Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre (EH Bildu), Begotxu Olaizola eta Sílvia Formentí (ANC EH) eta Txutxi Ariznabarreta eta Kristina Rodriguez (Independentistak). Datozen egunetan eragile gehiagoren atxikimendua ere izatea espero du Gure Esku Dagok.

Usurbildik autobusa

Resultado de imagen de bus gif

Usurbilgo Gure Esku Dagok Bilboko manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatu du. Autobusa 15:30ean abiatuko da Oiardo Kiroldegi paretik. Irailaren 29ra (ostirala) arteko epea dago izen emateko honako leku hauetan:

  • Tabernak: Patri, Aitzaga, Artzabal, eta Alamandegin.
  • Zahar egoitzetan: Aginagan eta Santuenean.

GURE ESKU DAGO

“Kataluniako gizartea bizitzen ari den egoera guztiz larria da. De facto salbuespen egoera ezarri dute Espainiako Gobernuak eta estamentu judizialek. Kataluniako autonomia kolokan dago Espainiako Gobernuak Generalitaten kontuak eta Mossoen kontrola bereganatzeko agindua eman ondoren. Horrez gain, eskubide zibil eta politikoak eta askatasun demokratikoak urratzen ari dira. Une hauetan demokrazia bera jokoan dago Katalunian.

Kataluniako herritarren gehiengoak erreferendum baten bidez etorkizuna erabakitzeko borondatearen zilegitasuna aitortu eta begirunea adierazten dugu. Erabakitzeko eskubidearen alde gaude, printzipio demokratiko gisa, bizitza politikoaren eremu ezberdinetan erabil daitekeena, baita komunitate politiko baten estatus politikoa edo eredu sozio-ekonomikoa erabakitzeko ere.

Urriaren 1eko erreferenduma Kataluniako gizartearen gehiengoaren borondateari erantzuten dio. Bozkatu eta erabakitzeko borondate hori errespetatzea exijitzen dugu.

Kataluniako herritarren borondatearen adierazpena oztopatu eta elkartasun ekimenak zapuztu nahi dituzten zigor-bideak arbuiatzen ditugu, baita oinarrizko eskubideen eta askatasun demokratikoen murrizketak ere. Auzi politiko bati errepresioarekin erantzun dio Espainiako Gobernuak. Bide horren aurrean, elkarrizketa politikoaren beharra aldarrikatzen dugu, urriaren 1era arte zein ondoren.

Elkartasunaren unea ere bada. Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari bide emateagatik auzi bidean dauden, atxilotuak izan diren, jazarpenik edo mehatxurik jaso duten hautetsi, kargu publiko, entitate eta herritarrei elkartasuna adierazteko unea da. Euskal Herriko eta Kataluniako herrien arteko harremanak eta loturak estuak izan dira historian. Une honetan, herri katalanaren ondoan egotea beharrezkoa da, begirunez, hau da, herri bakoitzaren hautu, erabaki eta bideekiko errespetutik.

Katalunian gertatzen ari dena, Kataluniaren muga geografikotik harago doa. Estatuko herritar guztien eskubide zibil eta politikoak daude jokoan. Halaber, euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea ere jokoan dago. Horregatik, gu ere Som Catalunya, gu ere Katalunia gara. Elkartasunagatik, eta gure etorkizun demokratikoa jokoan dagoelako.

Horregatik guztiagatik, eta, bereziki, erabakitzeko eskubidea etorkizuna eraikitzeko zutabea delako eta, aparteko une honetan, askatasun demokratikoen defentsak herritar guztion konpromisoa behar duelako, gizarte osoa dei egiten du Gure Esku Dagok datorren larunbatean, irailak 30, kalera irten eta Bilbon antolatu duen manifestazioan parte hartzera, Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna lelopean”.

www.gureeskudago.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s