Etxerat Elkartea Norvegian eta Finlandian euskal preso politikoen giza eskubideen defentsan dihardu

Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkartean delegazio bat Norvegia eta Finlandian dabil, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren bertako elkarteekin elkarrizketatzen. Etxerat Elkartearen izenean, Urtzi Errazkin Etxerat Elkarteko bozeramailea eta Gentzane Callejo, Jagoba Codo euskal preso politikoaren izebak osatzen dute delegaritza.

Hona hemen Etxerat Elkareko kideak bildu diren eragileen zerrenda:

  • Helsinkin, Vasemmistonuoret ezkerreko gazteen erakundeko burua den Hanna-Marilla Zidanekin bildu dira.
  • Finlandiako Berdeen lehendakaria, parlamentari ohia eta Helsinkiko zinegotzi ohia den Pekka Haavistorekin bildu dira.
  • Ministro ohia eta Finlandiako Parlamentuko Giza Eskubideen batzordeko lehendakariarekin, Eva Biaudetekin bildu dira.
  • Giza eskubideen aldeko erakundeekin ere izan da Etxerat Elkartea, besteak beste, Finlandiako 100en izeneko arduraduna den Anni Lahtinen, eta Bakerako Batasuneko ordezkaria den Laura Lodeniusekin.
  • Finlandiako Alderdi Sozialdemokrataren Tero Shemeikka eta ezkertiar alderdiko Papo Aritmaki ministro ohia eta parlamentariarekin bildu dira.
  • Norvegian, Oslon, Klassekampen egunkariak elkarrizketa bat egin zien Urtzi eta Gentzaneri.
  • Eragile politiko eta sozialekin, besteak beste, ezkerreko solizalisten alderdiaren (Sosialistisk Venstreparti SV) bi kiderekin bildu dira Etxerateko ordezkariek, eta Rodt Alderdiko nazioarteko saileko kideekin.

Europako Legebiltzarrean iaz egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta ondoren Danimarka eta Suediara egindakoa. Oraingoan Finlandia eta Norvegiara joan dira.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s