Argiak Jakoba Errekondoren “Landareak lantzen” 2018ko agenda-liburu berria kaleratu du. Honen berri emateko, gaur, irailak 28, goizeko 11:30ean Donostiako Bretxa azokan aurkezpena egingo da. Itxaro Borda idazleak egingo ditu sarrera hitzak, eta Errekondo (egilea) eta Antton Olariaga (ilustratzailea) usurbildarrak ariko dira segidan. Aurkezpenean trikitia eta barazki pintxoak egongo dira eta bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.
12 euroan salgai ARGIAn
ARGIAren esanetan ikasteko, erabiltzeko, eta eguneroko bizitzako bizipenekin norberak aberasteko irekia dago gida-liburua. Agenda eskuratzeko ARGIAn egin behar da eskaria:
- (0034) 943 37 15 45
- denda@argia.eus
- Internetez ARGIAren dendan.