Usurbilgo GED-k deituta gaur 18:00etan elkartasun elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan

Gaur, urriak 1, Kataluniako herritarrak autodeterminazio erreferendumean bozkatzera deituta daude, beren legebiltzarrak hala erabakirik. Espainiako Gobernuak, aldiz, hura eragotziko duela agindu du eta esandakoa betetzen ari da neurri batean.  Hainbat ikastetxeetan Guardia Zibila bortizki sartu da eta bertan zeuden boto kutxak eraman dituzte. Protestak, beti ere modu baketsuan ugariak izan dira eta oraindik ere jarraitzen dute izaten. Zaurituak ere badira, izan ere poliziak hainbat herritar kolpatu eta gomazko pilotekin tiroak bota dituelako.

Elkartasun eta babesa jasotzen ari dira uneoro Kataluniako herritarrak. Bertan gertatzen ari dena salatzeko eta elkartasuna adierazko, Euskal Herri guztian mobilizatzeko deialdiak egin dira. Usurbilen gaur, Gure Esku Dagok deituta, arratsaldeko 18:00etan elkartasun elkarretaratzea egingo du Mikel Laboa plazan: “Gaur, Katalunian, demokraziak jaso duen erasoaren aurrean ezin gara ixilik geratu. Elkartasun elkarteratzea 18:00etan, Mikel Laboa plazan. Zabaldu mezua!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s