Gaur 12:00etan herritar katalanei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea udaletxe aurrean

Gaur eguerdirako herritar katalanei elkartasuna adierazteko elkarretaratze/lan uzte deialdiak egin dituzte ELA-LAB-STEILAS-ESK-ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Usurbilen elkarretaratze deia egin da, 12:00etan Joxe Martin Sagardia enparatzan, udaletxe aurrean.

Sare sozialetan eta whatsapp bidez deialdia zabaldu da:

“Igandeko erreferenduma demokrazia kontua zen. Herriari hitza eman eta errespetatzea, hori baita demokrazia. Jakina zen Katalunia salbuespen egoeran aurkitzen zela, aurreko asteetan ere errepresioa izan baitzen Estatuaren erantzuna, baina igandekoarekin urrats bat aurrerago joan da Espainiako Gobernua.

Egoeraren larritasunak hala eskatuta, Katalunian greba orokor eguna dute gaur, eta Euskal Herrian ere, Kataluniarrei gure babesa adierazteko, demokraziaren alde eta erabakitzeko eskubidearen alde, eta estatuaren errepresio eta inposizioaren aurka mobilizatu behar dugula pentsatu dugu ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek. Hala, gaur eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean egingo dugun elkarretaratzean parte hartzera deitzen zaituztegu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s