Gaur Usurbilen 19:00etan elkarretaratzea eta 22:00etan 10 minutuko kazerolada eta argi itzaltzea

Azken egunetan Kataluniak bizi duen errepresio egoera salatu eta katalanei elkartasuna adierazteko hainbat mobilizazio egin dira. Gaur eguerdian elkarretaratze/lan uzte deialdiak egin dira Euskal Herri osoan ELA-LAB-STEILAS-ESK-ETXALDE eta HIRU sindikatuek deituta. Usurbilen Joxe Martin Sagardia enparantzan (udaletxe aurrean) elkarretaratzea egin da. Ernai gazte erakundeak deituta EHU-ko kanpusetan ere elkarretaratzeak egin dira.

Arratsalderako eta iluntzerako AsCATasunera bilgunetik Euskal Herri luze zabalean mobilizatzeko deia egin dute. Usurbilen Kataluniako greba eguna babestea helburu izango duten bi ekimen deitu dira:

  • 19:00etan elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
  • 22:00etan kazerolada eta argi itzaltzea, bakoitzak bere etxetik eta 10 minutuz.

Usurbilgo Gure Eskuren deia

Deialdi hauekin bat egin du Usurbilgo Gure Esku Dagok. 19:00etan herritarrak frontoi atzera gerturatzera gonbidatu dituzte eta gauean, norbere etxeko argiak itzali eta burrunba eragitera ateratzeko: “Atera balkoira eta egin burrunba Kataluniako herritarren alde, demokrazioaren defentsan eta errepresioaren aurka!”.

Udalak argi itzaltzearekin bat egingo du

Usurbilgo Udalak gaueko deiarekin bat egingo duela adierazi du. Gaueko 22:00etatik 22:10tara, herriko hainbat gune publikoetako argiak itzaliko ditu.

Azken egunetako ekimenenen irudiak

Urriak 3, asteartea


Arg: Noaua!

a

Urriak 1, igandea


This slideshow requires JavaScript.

Arg: Noaua!

a

This slideshow requires JavaScript.

Arg: Noaua!


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s