Bagoaz, Sare eta Etxeratek 20 espetxetan barrena bira egingo dute Parisen helmuga izango duena

Bagoaz, Etxerat eta Sarek amankomunean antolatzen ari diren iniziatibaren berri eman dute Baionan. Eragile desberdinak interpelatzeko asmoz, euskal presoak dauden frantses Estatuko 20 espetxeetan barrena bira egingo dute zortzi hiritan geldialdia eginez. Ekimena azaroaren 16an hasi eta abenduaren 9an bukatuko da, Parisen, bakearen artisauek antolatutako mobilizazioarekin bat eginez.

Ekimena azaroaren 16an abiatuko da eta euskal presoak dauden frantses Estatuko 20 espetxe bisitatuko dituzte. Zortzi hiritan geldialdiak ere egingo dituzte (Toulouse, Marseilla, Lion, Poitiers, Nantes, Rennes, Lille eta Paris). Giza Eskubideen Ligarekin elkarlanean ekitaldi desberdinak antolatzeaz gain, tokian tokiko eragileak interpelatuko dituzte, presoen inguruko informazioa helaraziz.

Arg.: Etxerat Elkartea

316 euskal preso

Gaur egun 316 euskal preso dira Frantzian eta Espanian kartzeletan preso. 68 Frantzian, 20 presondegitan sakabanatuak, 240 Espanian 40 presondegitan sakabanatuak, 2 Euskal Herrian, 5 etxean preso eta 1 amen zentro batean bere haurrarekin. Hauetarik 34ek, 20 urte daramate preso eta 20ek, 60 urte baino gehiago dituzte. Preso batzuk aske gelditu dira, baina ez, frantziar edota espainiar estatuek konponbidearen aldeko urratsak egiten dituztelako, beren kondena bukatu dutelako baizik.

Gaur egun, legea aplikatu balitz, 43 preso kanpoan liratezke :

  • 21, larriki eri direlako,
  • 14, baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutelako Frantzian,
  • 8, Europa mailako zigor konfusio lortzen ahal dutelako Espanian.

Etxerat Elkartea: “Nola ez aipa euskal presoek pairatzen duten dispertsio politika. Familia eta senideek dituzte horren ondorio zuzenak pairatzen eta orain dela bi aste, beste istripu bat egon zen errepidean. Oroitarazi behar dugu, dispertsio politikaren ondorioz, orotara, 16 senide hil direla. Egoera honek ezin du segitu! Gainditu behar dugu, giza eskubideentzat, konponbiderako, bakerako. Zentzu honetan, abenduaren 9an Parisen Bakegileek deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu”.

Bakegileek abenduaren 9rako Parisen antolatu duten deialdiarekin bat egitearen garrantzia azpimarratu dute Etxerat, Bagoaz eta Sareko kideek. Halaber, datorren larunbatean, urriak 7, Luhuson egingo den bilkuran parte hartzeko gonbitea ere egin dute.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s