Urriaren 8an Buruntzaldeako 10. Ibilbideen Eguna ospatuko da

Urriaren 8an (igandea) Buruntzaldeako 10. Ibilbideen Eguna ospatuko da, 08:30etatik 14:00ak bitartean. Antolatzaileak Buruntzaldeko Udal eta Kirol Patronatuak dira (Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnieta). Iganderako hainbat ibilbide proposatzen dira, guztiak irekiak direnak. Laguntzaileak: Andatza M.K.T., Euskalduna Mendigoizale Taldea, Ostadar S.K.T.-ko Mendiko Saila, Super Amara eta Eusko Jaurlaritza.

Buruntzaldeko 10. Ibilbideen Eguneko aurkezpena (Arg.: Noaua! astekaria)

Landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbiltzeko aukera egongo da igandean.

Bost ibilbide ezberdin daude aukeran

Ibilbide guztiak edozein norabidetan egin daitezke.

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA: Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA: Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL: Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinezkoentzat gomendatzen da eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA: Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA: Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9,00 km.ko luzera du (Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Ibilbideen eguneko zehaztasunak

  • EGUNA: 2017ko urriaren 8a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 8:30etatik – 14:00ak bitartean. Andoaindik eta Euskalduna Mendigoizale taldearen eskutik, 8:00tan 4 herrien buelta osoa egiteko zita dago.
  • KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
  • USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan
  • ANDOAINEN: Udaletxe azpian
  • LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan
  • URNIETAN: Udaletxea azpian
  • Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den zira bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero zira lortuko baita.

autobus zerbitzuak

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Autobusaren irteera ordutegiak hauek dira:

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s