Gaur Usurbilen garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka alegazio bilketa egingo da

Xabier Arregi (Usurbil),  Ana Karrere (Andoain) eta Luis Intxauspe (Hernani) alkateak. Arg.: Noaua! astekaria

Irailaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko autobus zerbitzuak murrizteko asmoa duela jakin genuen jendaurrean jarri zuen proiektuaren bidez.  N-1 errepidea baliatzen duten edota Donostia zein Buruntzaldeko autobus zerbitzuetan eragingo dute murrizketa hauek. Usurbileri dagokionez, Donostiako ospitalera doan zerbitzua kendu egingo duela jakinarazi du Aldundiak; Usurbil, Aginaga eta Txokoaldeko geltokietako zerbitzuak ere. Usurbil Hernanirekin lotzen duten zerbitzuari dagokionez, Zubieta eta Santueneko geltokiak ere kendu egingo dira, hau da, Zubieta eta Santuenetik ez da igaroko autobus zerbitzua.

udalen salaketa

a

Usurbil, Hernani eta Andoaingo udalek Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrak ez dituztela informatu ezta aintzakotzat hartu salatu dute. Salaketa hau aste honetan bertan Donostian egin da, Diputazio aurrean. Usurbil (Xabier Arregi), Hernani (Luis Intxauspe) eta Andoaingo (Ana Karrere) Udaletako alkateek agerraldia egin dute bertan: “Andoaingo, Hernaniko eta Usurbilgo udalek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu nahi diogu aurreproiektu hori bertan behera uzteko eta inplikatuta gauden udalerrietarako ordezkariekin mahai baten inguruan esertzea konponbide adostu bat bilatzeko”.

Usurbilgo Udala

“Gipuzkoako Aldundiak Tolosan, N-I-ean, Buruntzaldean eta Donostiako garraio publiko loturetan egingo dituen moldaketetan Usurbilentzako murrizketa larriak egingo dituela salatu du Usurbilgo Udalak. Hori dela eta, inguruetako hainbat alkaterekin batera, Aldundiari bilera eskatu dio ehundaka herritarri egingo dizkieten kalteak berraztertu ditzan.

Izan ere, Lurraldebus-ek eskaintzen duen ‘Usurbil – Ospitaleak’ linea guztiz desagertaraziko du Aldundiak. Bertan daude, besteak beste, Usurbilgo herriguneko eta Aginagako zein Txokoaldeko geltokiak. Horrez gain, ‘Usurbil – Hernani’ arteko linean Zubietako, eta, horrenbestez, Santueneko geltokiak ere desagertuko dira. Linea hori, esaterako, Zubietan zein Santuenen bizi diren gazteek erabiltzen dute Lasarteko institutura joateko. Hemendik aurrera Usurbilgo herrigunera hurbildu edo Lasartera beraien kabuz joan beharko dira, halabeharrez. Murrizketa hauek adinekoen eta gazteenen artean izango dute eraginik handiena, hau da, babes gutxien daukaten gizarte sektoreen artean”.

herritarretzako Alegazio-orriak Udaletxean eskuragarri

Gaiaren garrantziaz jabeturik eta konponbide adostu bat emateko,  hainbat udalek urgentziazko bilera eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hartutako erabakia ere alegatuko dute. Aipatzekoa da Usurbilgo udalak herritarren eskura alegazioak egiteko aukera jarri duela. Alegazio hauek urriaren 9a bitartean egin daitezke. Alegazio orriak udal erregistroan dituzue, usurbil.eus atarian eta hemen bertan:

OHARRA

Usurbilgo udalak alegazio epea luzatzea erabaki du, urriaren 23a arte. Hala nahi duenak udaletxean eskuragarri izango ditu alegazio-orriak: “Alegazio epea luzatzea ez da arazoaren muina. Benetako arazoa mota horretako murrizketak egitea da. Ez dugu ulertzen jasangarritasunaren mezua helaraztea eta garraio publikoa murriztea”.

Alegazio orriak:

Idazkiak:

Urriaren 6an alegazioak biltzeko mahaia

Gaur, urriak 6 (ostirala), alegazioak biltzeko mahaia jarriko du Usurbilgo EH Bilduk plazan, 18:00etatik 19:30etara.

Usurbilgo EH Bildu: “Bazenekien Gipuzkoako foru aldundiak zenbait autobus zerbitzu kentzera doala? Ospitaletara joateko linea kenduko dute eta Hernanira joateko linea ez da Santuenea zein Zubietatik pasako. Ezin ditugu onartu Foru Aldundiak burutu nahi dituen murrizketa hauek. Alegazio paperak betetzera gonbidatzen zaituzu:

  • Udaletxean papera eskatuz eta bertan entregatuz.
  • Guatxapez bidaltzen dizuguna inprimatu eta udalean entregatuaz.
  • Ostiral arratsaldean, 18:00etan plazan jarriko den postuan”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s