Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarraren omenaldia prestatzeko bilera gaur Potxoenean

Haimar Zubeldia usurbildarrak aurten agur esan dio txirrindulritza profesionalari eta urte luzeetan egindako lana eskertu asmoz, omenaldi bat antolatzen hasi da Haimar Zubeldia Taldea. Azaroaren 18an (larunbata) egingo da omenaldia baina aurretik beste deialdi irekia egin da; herritar guztientzako bilera irekia deitu da omenaldia prestatzen laguntzeko, astelehen honetarako (urriak 9), arratsaldeko 19:00etan Potxoenean.

Arg.: Jose Ignacio Unanue

Haimarrek Aurtengo Frantziako Tourra jokatzen ari zela iragarri zuen erretiroa hartuko zuela, ia 20 urtez maila profesionalean ibili ondoren: “Hainbeste lasterketa eta maillot jantzi ondoren agurtzeko eguna iritsi da. Momentu zoragarri asko bizi izan ditut Euskaltel, Astana eta Trek taldeetan: Euskal Bizikleta irabazi nuenekoa, zaletuen ondoan Tourreko mendiak aurreko taldean pasatzen nituenekoak edota taldeka Pariseko podiuma zapaldu nuenekoa. 20 urte hauetan maite nautenen lider izanik, atzetik lanean izan dudan pelotoitxoa gogoratu nahi dut: gurasoak, Kepa, Paco, Nazabal, nere anaia, Josune eta nere bi alabatxoak, baita ere babesa eman didazuen guztiei eta grupetakoei. Eskerrik asko hau guztia elkarrekin sortzen laguntzeagatik. Beste amets batzuen bila noa. Eskerrik asko, zoragarria izan da. Besarkada amaigabe bat guztiontzat!”. 

Deialdiak:

Urriak 9, astelehena

  • 19:00 Haimar Zubeldiari azaroaren 18an egingo zaion omenaldia prestatzeko bilera Potxoenean.

Azaroak 18, larunbata

  • Egunean zehar: solasaldia, argazki erakusketa…
  • 13:00 Omenaldi ekitaldia.
  • 14:30 Bazkaria.
  • Oharra: egitarauari buruzko xehetasun gehiago, aurrera emango ditu antolakuntzak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s