Urriaren 10ean “Usurbil 0.0” hondakinen mahaia Potxoenean bilduko da

Astearte honetan, urriak 10, “Usurbil 0.0” hondakinen mahaia berriz bilduko da 2017ko lehen seihilabeteko lana azaldu eta aurrera begirako pausoez hausnartzeko. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan egingo da, Potxoenean.

hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa

2017ko ekainaren 27ko osoko ohiko bilkuran gehiengo osoz onartu zuen udalbatzak “Usurbil 0.0”, udalerri honi begira, etorkizunerako azken urtebetean landu den hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa. Pleno hartan, etorkizunean Usurbilek hondakinen prebentzio eta kudeaketara eredu propio bat izateko azterketa batzorde bat eratzea erabaki zen. Nazioarteko adituen, udal teknikari eta ordezkari politikoen, edota herritar zein eragileen ekarpenez hornitu da egitasmoa. Programak besteak bestek, gaikako bilketaren bilakaera datuak eta hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren azterketa ekonomikoa jasotzen du.

2023. urtera arteko bide-orria

Programa honetan, 2023. urtera arteko bide-orria ere zehazten du. Dagoeneko helburu nagusi hauek finkatu dira hurrengo sei urteotarako:

  • 2023. urterako Usurbilgo hiriko hondakinen sorrera %10 murriztea eta etxeetako errefusa kopurua 50 kilo biztanleko eta urteko baino urriagoa izatea, erreferentzia urtea 2015a izanik.
  • Usurbilen sorturiko biohondakina herrian konpostatu eta erabiltzea (700 tona biohondakin inguru).
  • 2020 urterako Hiri Hondakinen %90a gaika biltzea, horien kalitatea murriztu gabe.
  • 2023an zabortegian isurtzen diren hondakinak gehienez ere %5 material biodegradagarri izatea.
  • 2023an hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren defizita 0 izatea.
  • Hurrengo sei urteoi begira udalbatzak programako kronograman zehaztutakoaren arabera, urte bakoitzeko aurrekontuetan jasotako egitasmoak burutzeko beharrezko diru erreserbak egiteko konpromisoa hartu zuen.

Hondakinen %84,08 gaika bildua

Usurbilgo Udalak 2017ko lehen seihileko hondakinen bilketa datuak ezagutzera eman ditu. Bataz beste, urtarriletik ekainerako bitartean, hondakinen %84,08 gaika bildu dira Usurbilen. Ehuneko hau hobetu duen hilabetea maiatza izan da, %86,73raino igo zen gaikako bilketaren zenbatekoa. Iaz garai berean erregistraturiko datuak hobetu ditu Usurbilek. Hondakinen %83,76 bildu ziren gaika udalerri honetan, 2016ko urtarriletik ekainerako tartean.

Datuak: Usurbilgo Udala

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s