Europako Parlamentuko gehiengo zabal batek presoen urrunketa salatzen duen txostena onartu du

Europako Parlamentuak Bergeron izeneko txostena onartu berri duela jakinarazi du Etxerat Elkarteak.  Txostenak presoen urruntzea salatzen du, haien senitartekoei ezarritako zigor gehigarria delako. Kide diren estatuei eskatzen die gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan haien zigorrak berriro aztertzeko aukera aintzat hartzeko. Txostena 474 aldeko bozkekin eta 109 kontrako botoekin onartu zen.  34 abstentzio zenbatu ziren.

Onartu den txotena ez da legegilea, eta, beraz, ez da estatuek derrigorrean bete beharrekoa, baina lehenengo urratsa da Europan presoen giza eskubideak arautzeko bidean. Etxerat Elkarteak ongi baloratu du Europako Parlamentuak txosten hau onartzea,  espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzeko Europa mailako eragile politiko zein giza eskubideen aldeko erakundeekin aurten egiten ari diren lanaren ildo beretik doalako, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera. Horregatik, laister balorazio landuago eta mamitsuago bat argitaratuko du Etxeratek.

Espainiako Alderdi Popularreko eurodiputatuek bakarrik gelditu dira txostenaren kontra Europako Alderdi Popularraren baitan, talde honen gainontzeko europarlamentariek aldeko bozka eman bait dute. Ciudadanos eta UPyD-ko ordezkariek ere, ALDE izeneko gaionontzeko taldekideak ez bezala, kontrako bozka eman zuten. Etxerat Elkarteak Euskal Herria mailan, Akordio Sozialaren baitan konpromisoa hartu duten eragile politiko, sindikal eta sozialei, Europako Parlamentuak onartutako txostena bere gain hartu eta horren berri ematea eskatu die.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s