Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko

Ucin lantegia

Gaur, urriak 16, Usurbilgo Udalak bilera izango du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko arduradunekin, herrian dauden ke-isurketen inguruan hitz egiteko. Bilera honetan, herritarren eta udalaren eskaerak helaraziko dizkiote Eusko Jaurlaritzari, herrian dauden ke-isurketen aurkako neurriak hartu ditzan.

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea: “Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak kontrolatzeko, baina egiaztatu dugu Udalak ez duela gai horrekiko eskumen handirik. Hori dela eta, benetan egoera geldiarazteko eskumena daukan erakundearengana jo dugu askotan, arazoari irtenbide bat eman nahian. Oraingoan bilera bat izango dugu Gasteizen, eta bertan Udalak zein herritarrek dituzten kezkak mahaigaineratuko ditugu. Arazo honek Eusko Jaurlaritzaren irterbentzio zuzena eskatzen du, eta hain justu hori nabarmenduko diegu”.

2007ko irudiak

Urte luzez ugariak izan dira herritarren kexuak. Udalak bere aldetik hainbat neurri hartu izan ditu gai honetan baina badirudi arazoak bere horretan segitzen duela. Arazoa ahal bezain laster eta behin betiko konpontzeko ahaleginean diharduela dio Udalak. Irailean esaterako, UCIN lantegiak ustez kanporatzen dituen ke eta usaien inguruan herritarrak berriz kexatu ziren. Iluntzeetn batez ere eta euria egin duenean itolarrizko usai txarra izan da herrian zehar. Egoera honen aurrean Usurbilgo Udalak idatzi bat kaleratu zuen bere webgunean.

Usurbilgo Udalaren adierazpena

Egunotan Usurbilen dabilen usain txarrari dagokionez:

  • Udalak badu gertakari horren berri eta behin betiko soluzionatzeko bi ildo ezberdinetan ari da lanean. Alde batetik, ke isurketak egitearen ardura daukan enpresarekin, eta, beste batetik, Eusko Jaurlaritzarekin.
  • Legegintzaldi honetan hainbatetan bildu gara enpresako arduradunekin. Azken bilera ostiral honetan izan zen, problematika honi irtenbidea bilatu nahian.
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin harreman zuzena du eta izan du Udalak, eta bilera bat egiteko eskaera egina dago duela aste batzutatik.
  • Udalaren eskaera jarraituen ostean, enpresak labe berria jarri behar izan zuen 2014ean, eta tarte honetan gure asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Negoziaketa luzeak izan ditugu beraiekin, bolada batean hitz onak ere bai, baina aurrerapausorik ez zegoela ikusita, elkarrizketak eten egin genituen duela aste batzuk. Behin eta berriz ari gara Eusko Jaurlaritza egoeraren larritasunaz ohartarazten, beren interbentzioa eskatzen eta gure inplikazioa eta laguntza eskaintzen. Bien bitartean enpresari hirigintza arloko zigor-espedientea irekitzea erabaki genuen ekainean. Espediente horrek bere bidea egiten jarraitzen du.
  • Udala gaiarekin harremana daukaten eragile guztiei indar egiten ari da, aldaketak ahalik eta azkarren eman daitezen.

Kearen lehen sintomak

UCIN-Aluminio-Fundicion1-700x400Arg.: ucinaluminio.com

Kea arnastu duten herritarrek esandakoaren arabera, lehen sintomak begietan azkurea eta malkoak dira eta eztarrian azkurea/pikorea izatea. Segituan nabarmentzen da usaia, lehorra eta oso txarra. Gainera dagoeneko konturatu dira noiz izaten diren isuri hauek: “normalean gauetan eta eguraldi txarreko egunetan, euria egiten duenean”.

Ucin lantegian labe bat dago eta bertan aluminioaren galdaketa egiten da. Herritarrak, eta bereziki Atxegaldeko bizilagunak kezkatuta daude: “Usai eta ke horiek eragiten dituzten hondakinen berri ez daukagu, zehazki zer hondakin erretzen duten ez dakigu”

Ucin ingurumenarekin konprometitua

UCIN-Empresa-ContenidoArg.: ucinaluminio.com

Ucin lantegiak bestalde, bere webgunean, ingurumenarekin konprometitua dagoela dio. Hori horrela dela frogatzeko bertan ikusgai dituzte hainbat ziurtagiri. (klik).

Kea ikusi edo arnastuz gero, deitu

telefonos

Halakorik sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

Atzera begira

Gai honen inguruan maiz jarri ditugu berriak. Urteak pasa dira eta herritarren kexuak tarteka bere horretan jarraitzen dute. Jarraian gai honen inguruko berriak  jarri dizkizuegu:

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s