Urriaren 22an ‘Mundualdia’ jaialdia ospatuko da Usurbilen

Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek urriaren 22an (igandea) Mundualdia jaialdia antolatu dute. Eguna beraz gain, beste hainbat ekimen ere antolatu dira. Jarraian egitaraua:

Urriak 16etik 25era erakusketa

  • “Emakumeak Afganistan” Sutegiko erakusketa gelan.
  • Egileak: Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé. Euskal Fondoa.
  • Ordutegia: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30. Larunbatean: 11:30-13:00.

Urriak 20, ostirala

  • 18:00 Garabidek aurkeztutako “Arnasa Txikitxuak” dokumental proiekzioa eta solasaldia dokumentalean aztertzen diren nasa eta kitxua hizkuntza komunitatetako ordezkariekin Potxoenean.
  • 18:00 “Munduko ipuinak” Potxoeneko sotoko gelan, 5 urtetik gorakoentzat, Maite Franko ipuin kontalariarekin.

Urriak 22, igandea: Mundualdia Jaia

  • 11:30 Alkatearen agurra. Aurkezpena herriko dantzariekin.
  • 12:00 Cultural group taldearen eskutik munduko dantzak.
  • Ondoren, Asociacion Internacional Union 5 Estrellas taldearen dantzak.
  • 13:00 Jatorri ezberdinetako herritarrek prestatutako jakien dastaketa.

Azaroak 2, osteguna

  • 18:00 Hitzaldia Potxoenean: “Islamofobia gure gizartean”. Hizlaria: Tarana Karim, SOS Arrazakeria.

Haira Rivero arrieta kartelaren irabazlea

Arg.: Noaua!

Usurbildar guztien bilgune izan nahi duen jaialdia iragartzeko kartelaren lehiaketa antolatu zen eta dagoeneko badu irabazlea: Haira Rivero Arrieta.

 “Zati ezberdinekin osatu nahi nuen kartela. Ez nekien argazkietatik egin edo ez. Argazkiena bisualegia iruditzen zitzaidan. Ez nuen pertsona bat edo inoren aurpegia jarri nahi, azkenerako pertsona asko baikara. Grafikoagoa egin nahi nuen, ikusitakoaren esanahia momentuan bertan ulertzeko. Kolore desberdinak txertatu ditut desberdinak garelako, eta zatiak baita, batzuk handiagoak besteak txikiagoak arrazoi beragatik”.

Informazio gehiago

Noaua! 714 zenbakia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s