Urriaren 25ean Ana Jakaren “Ez zen diruagatik” lanari buruzko solasaldia udal liburutegian

Urriaren 25ean (asteazkena) Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiak antolatuta Ana Jaka Garcia idazlearen “Ez zen diruagatik” lana komentatuko da, Pako Aristik gidatuko duen solasaldian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da solasaldia, Sutegi udal liburutegian.

“Ez zen diruagatik”

Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak… horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.

a

“Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait, larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera… Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s