Usurbilgo Gure Esku Dagok deituta gaur 19:00etan urgentziazko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Gure Esku Dagok gaurko (urriak 17), urgentziazko elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan, atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak,  Jordi Cruixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazionaleko Katalaneko presidentea espetxeratzeko agindua eman zuelako.

Usurbilgo Gure Esku Dagok ere deialdia egin du. Arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egingo da: “Gaur elkartasun elkarteratzea, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Jordi Sanchezen (ANC) eta Jordi Cuixarten (Omnium) atxiloketen aurka. Herritarren borondateari bide emateagatik atxilotzea onartezina delako. Gu beti Kataluniarekin! Zabaldu!”.

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Espetxean

Arg.: Juan Carlos Hidalgo -EFE

Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea espetxeratzeko agindu zuen, atzo gauean, Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelatzea ezarri diete. Irailaren 20an, Bartzelonan, Guardia Zibilaren kontrako setio bat sustatzea egotzi die. Madrilen giltzaperatu dituzte, bart gauean, Soto del Realeko espetxean Josep Lluis Trapero Mossos d’Esquadren burua eta Teresa Laplana intendentea, aldiz, aske utzi ditu, baina kautelazko neurriak jarrita.

Laurei sedizio delitua leporatzen zieten, eta atzo bigarren aldiz deklaratu zuten Audientzia Nazionalean. Aurrenekoan, joan den urriaren 6an, aske utzi zituzten, baina fiskaltzak beste zitazio bat eskatu zuen. Izan ere, Guardia Zibilak ikerketari txosten bat gehitu zion orduan, lau ikertuei leporatzen zieten delitua indartzeko balioko zuelakoan. Ordura arte, irailaren 20an eta 21ean gertatutakoen harira lau ikertuek izan zuten jarrera zegoen auzitan, baina bi egun horien eta urriaren 1a bitartean izandako jarrera ere aztertzea erabaki zuten orduan.

Dena dela, irailaren 20ko eta 21eko gertakariak hartu ditu kontuan epaileak bere autoan. Horren arabera, Cuixart eta Sanchez dira irailaren 20an Kataluniako Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean egindako protesten erantzuleak. Bartzelonako 13. Instrukzioko epaileak kontseilaritza hori miatzea agindu zuen egun hartan, eta Guardia Zibila hara heldu zenean milaka lagun bildu ziren eraikinaren kanpoaldean. Elkarretaratze horiek galdeketaren aldeko hainbat elkartek deitu zituzten, baina autoak dioenez, nabarmenenak Omnium eta ANC izan ziren.

Cuixart eta Sanchezen bi bideo

Kartzelatuko zituztelakoan, Cuixartek eta Sanchezek bi bideo utzi zituzten grabatuta, eta atzo gauean hedatu zituzten sare sozialetan. «Estatuaren errepresioaren» aurrean, konfiantza eta lasaitasuna eskatu ditu Omniumeko buruak. Sanchezek bideoan dio erabakiak ez diela justiziaren printzipioei erantzuten. Protesta baketsuak egitera dei egin dute bi-biek. Dagoeneko antolatu dituzte protestak, izan ere. Bart gauean kazola jotzeak egin zituzten Kataluniako herri askotan. Gaurko, berriz, Crida per la Democraciak deia egin die herritarrei, 12:00etan lanuzteak egin ditzaten lantokietan, eta 19:00etan elkarretaratzeak egin ditzaten Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan, Bartzelonan, Gironan, Lleidan eta Tarragonan.

Sare sozialetan zabaldutako irudiak

This slideshow requires JavaScript.

Informazio gehiago

One response to “Usurbilgo Gure Esku Dagok deituta gaur 19:00etan urgentziazko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

  1. Pingback-a: Parte hartze handia Usurbilgo Gure Esku Dagok “Junts” lemapean antolatu zuen elkarretaratzean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s