Ingurumen Sailburuordeak hitz eman du neurriak hartuko dituela ke-isurketen arazoa konpontzeko

Ucin lantegia

Astelehen honetan (urriak 16) Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordeak, Elena Morenok, bilera izan dute Gasteizen, herrian dauden ke-isurketen gainean neurriak hartzeko. Usurbilgo Udalak jakinarazita, bilera honetan, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak ke isurketek eragindako egoeraren larritasuna helarazi dio Ingurumen Sailburuordeari eta premiazko eta presazko neurriak har ditzala eskatu dio: “Usurbildarron kezka geroz eta handiagoa da. Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak kontrolatzeko, baina Udalak eskumen mugatua du gai honetan. Hori dela eta, arazo honek Eusko Jaurlaritzaren interbentzio zuzena eskatzen du”.

a

Udalaren esanetan, bilera honetan ke-isurketak kontrolik gabekoak direla jakinarazi da bereziki, eta bi puntu nabarmendu dira:

  1. Gaur egun teilatuetatik aireratzen diren keak onartezinak eta legez kanpokoak dira.
  2. Tximinietatik ateratzen diren keen kontrola ere areagotu beharra dago.

Usurbilgo Udala

“Ingurumen Sailburuordeak gai honetan Eusko Jaurlaritzak erantzunkizuna duela onartu du, eta hitz eman du neurriak hartuko dituztela ez dadin kerik isuri behar bezala iragazi gabe. Hitz eman du, halaber, laster batean jakinaraziko diotela Usurbilgo Udalari zein neurri hartuko dituzten”.

Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak kontrolatzeko, baina egiaztatu dugu Udalak ez duela gai horrekiko eskumen handirik. Hori dela eta, benetan egoera geldiarazteko eskumena daukan erakundearengana jo dugu askotan, arazoari irtenbide bat eman nahian. Oraingoan bilera bat izango dugu Gasteizen, eta bertan Udalak zein herritarrek dituzten kezkak mahaigaineratuko ditugu. Arazo honek Eusko Jaurlaritzaren irterbentzio zuzena eskatzen du, eta hain justu hori nabarmenduko diegu”.

Udalaren eskaera jarraituen ostean, enpresak labe berria jarri behar izan zuen 2014ean, eta tarte honetan udalaren asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Negoziaketa luzeen ondoren aurrerapausorik ez zegoela ikusita, udalak elkarrizketak eten egin zituen uda aurretik. Udalak behin eta berriz ohartarazi dio Eusko Jaurlaritzari egoeraren larritasunaz, beren interbentzioa eskatuz eta udalaren inplikazioa eta laguntza eskainiz. Bien bitartean, enpresari hirigintza arloko zigor-espedientea ireki zion ekainean”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s