Parte hartze handia Usurbilgo Gure Esku Dagok “Junts” lemapean antolatu zuen elkarretaratzean

Arg. Noaua!

Atzo, urriak 17, arratsaldeko 19:00etan Usurbilgo Gure Esku Dagok deituta “Junts” lemapean elkarretaratzea burutu zen Mikel Laboa plazan. Katalunian izan diren azken atxiloketak salatu eta Katalunia herriari elkartasuna adierazi zioten bertaratu ziren herritarrak, eskuetan esteladak eta haien aurpegiak irudikatuak zituzten kartelekin: “Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako. Ez gara nekatuko esateaz zuekin gaudela. Estem amb vosaltres. Jaso ezazue besarkada bero bat. Força y coratge! Laster arte!”.

a

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @noaua, @xingolausurbil @deniselortza

Gure Esku Dagok atzoko deialdia Euskal Herri osorako egin zuen  Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak,  Jordi Cruixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazionaleko Katalaneko presidentea espetxeratzeko agindua eman zuelako. (klik)

Cuixart eta Sanchezen aldeko manifestazio jendetsuak Katalunia osoan

Arg.: @assemblea

Atzo 200.000 jende kalkulatu zituen Bartzelonako udaltzaingoak hiriburuko manifestazioan eta beste milaka gehiago elkartu ziren Katalunia osoko hiri eta herrietan. Bartzelonakoan hitza hartu zuten, preso hartutako Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen ordez eta haien alde, ANCko Agustí Alcoberro eta Omniumeko Marcel Maurik. Hurrengo mobilizazio handirako deia heldu den larunbaterako zabaldu zuten.

GURE ESKU DAGOREN OHARRA

“Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteak espetxeratu egin zituzten atzo, Carmen Lamela epailearen aginduz. Herritarren borondateari era baketsu eta demokratikoan bide emateko lan egiteagatik kartzelara eraman dituzte, baldintzarik gabe.

Ideia politikoen eta adierazpen askatasunaren aurka egiten ari da zuzenean Espainiako estatua, botere judizialaren bidez eta etengabeko beldurraren kanpaina eginez. Urrutiegi iritsi da. Herritarren oinarrizko eskubideei bizkarra eman eta gizatasunaren muga gainditzeraino. Eta orain Kataluniako independentziaren aldeko mobilizazioak eta adierazpideak delitu bilakatu nahian dabil. Oso larria da hori. Demokrazia batean aukera guztiek beren tokia izan behar dute eta proiektu politiko guztiek modu baketsuan eta demokratikoan defendatu eta gauzatzeko modua izan behar dute, salbuespenik gabe.

XXI. mendeko kultura politiko berriari atea zabaldu diote katalanek eta erakutsi dute herritarren gehiengoaren borondatea beste mugarik ez duela etorkizun justuago batek. Era baketsu eta zibikoan egin dute, irribarre batekin ahoan. Bi Jordiek lan infinitua aitortzeko, babesa emateko, eta bidegabekeria salatzeko, kalera aterako gara gaur. Ezin gara albora begira geratu.

Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako. Ez gara nekatuko esateaz zuekin gaudela. Estem amb vosaltres. Jaso ezazue besarkada bero bat. Força y coratge! Laster arte!”

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s