Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera oso larria eta muturrekoa dela jakinarazi dute bere senideek

Arg.: Sare

Sarek, Etxerat Elkartea, Iparra Galdu Baik Plataforma, bere senideak eta Ibon Iparragirreren auzia lantzen duten abokatu eta medikuarekin batera agerraldia egin dute Bilboko La Bolsan, Ibonek bizi duen egoera larria salatu eta bere kaleratzea eskatzeko. Bertan adierazi dute Ibon Iparragirre presoak baldintza guztiak betetzen dituela espetxealdia etxean egin ahal izateko.

Ibon Iparragirreren osasun egoera oso larria eta muturrekoa dela jakinarazi dute bere senideek. Hitzak amaitzen ari zaizkiela aitortu dute atzo Bilbon egindako agerraldian. Euren esanetan aztertu duten medikuak ere ez dira ausartzen bizi-diagnostikoa egiten, ez dakite zenbat iraungo duen bizirik (bi urte izan daiteke, edo bi egun) eta presoari berari aitortu diote edozein infekziok heriotza ekar diezaiokeela. Horregatik, Iparragirre amildegiaren ertzean dagoela eta haren bizia hari batetik zintzilik dagoela esan dute senitartekoek.

Ihesa du Iparragirrek, eta horrek, beste gaitz askoren artean, defentsak oso apal edukitzea dakarkio. Pertsona osasuntsu batek 720 eta 1.150 bitartean izan ohi du defentsen maila; 500etik behera jaisten denean egoera kezkagarria izaten hasten da. Aurten, 50 inguruan izan ditu Iparragirrek defentsak; oso baxu, baina egonkorturik. Joan den irailaren 15ean, baina, azterketa egin zioten auzi medikuek, eta emaitzak oso kezkagarriak izan dira: hogeira jaitsi zaio defentsa kopurua.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrori dagokio Iparragirreren inguruko erabakia hartzea: “Haren sinadura bat nahikoa litzateke Ibon etxera ekartzeko». Baina epaileak Alcala Meco (Espainia) espetxeko mediku zuzendariordearen gain uzten du erantzukizuna. Harekin hitz egin zuen presoaren ama Angelita Burgoak herenegun, eta mediku zuzendariordeak argi esan zion ez zegoela prest “marroia jateko”.

Gotzon Iparragirre, Ibonen anaia: “Pilota elkarri pasatzen diote baina hau orain konpondu behar da. Auziak amaiera tragikoa baldin badu, orduan alferrik izango dira gaitzespenak eta malkoak”.

SARE

“Ezin dugu gorrotoak eta mendekuak legalitatea eta demokrazia ordezka dezaten utzi. Eta Ibon Iparragirrerena horren adibide garbi da; Ibonek espetxean jarraitzen du bere osasun egoera larria izan arren eta gainera berarekin batera bere senide eta lagunak zigortzen dituen urruntze politika aplikatzen zaio. Iboni mendekuan oinarritzen den espetxe politika aplikatzen zaio.

Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu hemen, pertsona orok, presoak barne dituzten eskubideak errespetatuak izatea hain justu eta guztiz kezkagarria da horren kontrako jarrera mantentzea.

Egun desarmatua dagoen erakunde bateko kide izatea leporatuta dago preso Ibon Iparragirre, beraz, ez dago berrerortze aukerarik. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.

Arau horien arabera eta dagokion mediku informearekin, Ibonek hirugarren gradua jaso behar luke arrazoi humanitrioengatik eta duintasun pertsonalagatik. Eta baita justiziagatik ere, halaxe adierazten baitu Espetxe Araudiko 100.4 artikulua edo 91.3 (preso baten bizitza arriskuan bada kaleratua izan behar duela dioen artikulua). Espainiar legediak argi dio; Ibonek tratamendu duina jasotzeko eskubidea du eta tratamendu hori espetxetik kanpo jaso behar du.

Ibonek beraz, legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baina gaur gaurkoz espetxean darrai eta ondorioz heriotz arrisku bizian da”.

Deialdiak

Urriak 22, igandea

  • 13:00etan Ibonen egoera salatzeko eta kaleratzea eskatzeko manifestazio Ondarroan, Alamendatik.

Azaroak 11, larunbata

  • 12:00etan preso gaixoen kaleratzea eskatzeko giza-katea Basauriko kartzelatik osasun etxera.


urtarrilak 13, larunbata

  • Presoen auziari irtenbidea emateko urtero egiten den mobilizaziorako deia Bilbon.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s