Igandean Luzean eta Zubieta taldeek jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala

Luzean eta Zubieta taldeek jokatuko dute, aurten ere, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala. Eguraldiak laguntzen badu, igande honetan (urriak 22)  izango da aurrez aurrekoa Oiartzunen, 11:00etan.  Luzeanek finalerako zuzeneko pasea lortu zuen, ligaxka lehen postuan amaituta. Eta Zubietak finalerdian Behar Zanari 13-3 irabazita eskuratu zuen beste txartela joan den jardunaldian.

Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatu dira Enrique Abril Errebote Txapelketan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

Emaitzak eta sailkapena

finala errepikatuko da

Aurreko bi edizioetako finala errepikatuko da aurtengoan; 2013an ere aurrez aurre izan ziren Luzean eta Zubieta taldeak. Guztietan Luzeanekoek jantzi dute txapela: 2013an eta 2015ean 13-5 irabazi zuten, eta iaz 13-4. Denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak donibandarrek eta zubietarrek: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

LUZEAN-EK DITU TXAPEL GEHIEN

2012tik honako final guztietara sailkatu da Luzean, eta berak ditu txapel gehien: 16 (beste 10 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeak oraindik ez du txapelik jantzi (baina 4 bider izan da txapeldunorde), ezta Oiarpek ere (behin izan da txapeldunorde); igandeko aukera baliatu nahiko dute, hortaz, zubietarrek.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s