‘Liburutegien Nazioarteko Egunean’ Pello Añorga ipuin kontalaria eta idazlea Sutegi Udal liburutegian

Gaur, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna da. Sutegi Udal liburutegiak egun hau ipuin kontalari batekin ospatuko du. Arratsaldeko 18:00etan, Sutegi Udal liburutegian Pello Añorga ipuin kontalaria eta idazlea egongo da. Pellok 6 urtetik gorako haurrei zuzenduriko ipuiak kontatuko ditu. Sarrera doan da.

Nor da Pello Añorga?

Pello Añorga López (Oiartzun, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 3a) irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Oiartzungo Ikastolan jardun zuen 1986 urtera arte. Geroztik, buru-belarri murgildu da ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz.

Ipuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu besteak beste.  Ipuin kontalari baten estiloa definitzerakoan hainbat elementu hartu behar dira kontuan: bere arnasa hartzeko modua, bere presentzia, begirada, konfiantza, tonua, erritmoa… bere hitzaren bizia, egia, umorea… gardentasuna… hitzarekiko konpromisoa. Ipuin kontaketarako hizkuntzaren garrantziaz, zera dio egileak: “Euskaraz aritzeko arrazoia, nire kasuan, afektiboa da. Euskaraz malguago sentitzen naiz, amuarraina ur bizian bezala”.

Liburutegien Nazioarteko Eguna

1997az geroztik, urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, Balkanetako gerran 1992an Sarajevoko liburutegian izandako sutea gogora ekartzeko.

Gaurko egunez, frankotiratzaileen balen artean liburutegitik ahal bezainbeste ateratzeko ahalegina egin zuten lagun haiek izango dira gogoan, askok bizia galdu baitzuten bertan. Jokabide harekin argi utzi nahi izan zuten haiek toki hark herriarentzat zer-nolako balio historikoa zuen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s