Usurbilgo Udalak Carme Forcadell Kataluniako Parlament-eko president-aren erantzuna jaso du

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Kataluniako Parlament-ak Udalak aurrez bidalitako gutuna erantzun duela, usurbildarrei eskerrak emanez. Carme Forcadell Kataluniako Parlament-eko president-ak sinatutako gutunean, epe laburrean Katalunian izango diren gertakariak arretaz jarraitzera gonbidatzen ditu usurbildarrak. Parlament-eko presidentearen erantzuna jaso du Udalak, katalanez eta euskaraz.

Irailaren 26an EH Bilduk aurkeztutako Kataluniaren eta demokraziaren aldeko mozioa onartu zuen gehiengo osoz Usurbilgo Udaleko udalbatzak osoko bilkuran. Babesa eta errespetua adierazten zion urriaren 1eko deialdiari, espainiar estatutik eginiko erasoa salatu eta halako prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa agertzearekin batera. Mozioa EHBildu eta EAJko udal ordezkarien aldeko bozkekin onartu zen gehiengo osoz. PSE-ko udal ordezkariak aurka bozkatu zuen. Bertan Kataluniako Parlament-eko presidente Carme Forcadelli erabakia helaraziko zitzaiola adostu zen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s