8 eta 21 urte arteko espetxe-zigor eskaerak euskal presoen babes taldeetako 48 herritarrentzat

Euskal presoen eskubideen defentsan aritu diren zenbait elkarte eta erakundetako 48 lagun epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAko kide izatea edo ETArekin kolaboratzea leporatuta. 2013ko irailean hasitako polizia operazioetan du jatorria auziak: 11/2013 sumarioa. Eloy Velasco epaileak egin du instrukzioa. Fiskalaren zigor eskaeren berri emateko agerraldia egin dute asteburuan auzipetuek Aieteko jauregiko parkean, Donostian. Haiei babesa emanez, han izan ziren ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz, LABeko Garbiñe Aranburu eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi Martin Garitano, besteak beste.

Akusazio eta zigor eskaeren larritasuna dela-eta, kezka agertu dute, eta, horiei erantzuteko, herritarrei eta Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta instituzionalei dei egin diete batzeko auzi honen salaketa dinamiketara, ezberdintasun ideologikoen gainetik eta nork bere ahalegin propiotik zein bere eragin esparruetatik.

Ekhiñe Atorrasagasti kazetaria, auzipetuen babes taldearen izenean: “Arduratu egiten gaitu gisa honetako makrosumarioek Euskal Herriko bizitza sozial eta politikoan izan dezaketen eraginak, are gehiago egungo testuinguruan. 48 lagunek bakearen alde lan egin dute, modu publiko eta transbertsalean. Giza eskubideen defentsan, demokraziaren alde eta etorkizun kolektibo hobe baten aldeko konpromisoa mantentzen dugu”.

Terrorismo delituak leporatzen dizkiete

Terrorismo delituak leporatzen dizkiete auzipetuei, 2012, 2013 eta 2014. urteetan eginiko jarduerengatik (ETAk 2011ko urrian amaitu zuen jardun armatua). Euskal presoen eskubideen aldeko lanean aritutakoak dira auzipetu guztiak. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari gisa arituak, presoei asistentzia juridikoa ematen dieten abokatuak, osasun asistentzia ematen dietenak (Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoak), senideak (Etxerat elkarteko kideak), eta Herrira-n presoen giza eskubideak aldarrikatzen ibilitakoak: “Osasuna artatzea, defentsa juridiko egokia egitea, jardun politikorako aukera izatea eta harreman afektibo eta sozialak garatu ahal izatea ezinbesteko eskubideak dira, eta horrelako auzien bitartez larriki kolpatuak izan dira”.

Auzitegi Nazionaleko fiskalak bat egin du Velascoren tesiarekin. Horren arabera, ‘ETAren espetxe frontea’ osatzen dute auzipetuek. Erakunde terroristako kide izatea leporatzen die ia denei. Epailearen arabera, KG Koordinazio Gunean biltzen zirela haiek edo haiek ordezkatzen omen zituzten taldeak.

Poliziaren interpretazio subjektiboak

Auzipetze autoan, epaileak berak onartzen du aztertutako dokumentuetan ez dutela aurkitu ETAren eta Koordinazio Gunearen artean lotura zuzenik eta harreman organikorik zegoela esateko moduko inongo daturik. Hala ere, Velascok ziurtatu du auzipetu guztiek bazekitela Koordinazio Taldekoek [EPPKren bitartekariek] ETArekiko menpekotasun harreman bat zutela, eta talde horiek legez kanpoko Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren hutsunea betetzen zutela.

Tesi horretan oinarrituta Zigor Salak uste du 48 lagunak epaitzeko arrazoiak badaudela, baina epaile batek, Jose Ricardo de Pradak, boto partikularra kaleratu du horren aurka. Harentzat ez dago deliturik auzipetzeen jardunean. Poliziaren interpretazio subjektiboak daude akusazioen oinarrian. Haien jardunaren testuingurua aztertu behar dela dio;”garapen adierazgarria egon dela ETAren metodo terroristetatik jarduera politikora, eta epaitzekoak diren ekintzak jarduera politiko hutsa direla.

Azken polizia operazio handia

2013ko irailean Herrira-ren aurkako operazioa egin zen eta 18 lagun atxilotu zituzten. Handik gutxira atera zuen EPPK-k agiria, lege baliabideak erabiltzearen aldekoa. Preso eta iheslarien alde urtarrilero egiten den manifestazioaren bueltan iritsi ziren hurrengo operazioak: 2014ko urtarrilean, bitartekari taldeko zortzi lagunen aurkakoa, eta hurrengo urtean, abokatuen eta beste lau lagunen aurkakoa. 2015eko martxoan, azkenik, Jaiki Hadiko eta Etxerat-eko kideak atxilotu zituzten.

AUZIPETUAK

Abokatuak

  • Arantza Aparicio
  • Ainhoa Baglietto
  • Jon Enparantza
  • Iñaki Goioaga
  • Ane Ituiño
  • Amaia Izko
  • Eukene Jauregi
  • Jaione Karrera
  • Aiert Larrarte
  • Kepa Manzisidor
  • Onintza Ostolaza
  • Atxarte Salvado
  • Alfonso Zenon
  • Haizea Ziluaga
  • Arantza Zulueta

Bitartekari taldea

  • Jose Miguel Almandoz
  • Asier Aranguren
  • Jose Luis Campo
  • Egoitz Lopez de Lacalle
  • Aintzane Orkolaga
  • Aitziber Sagarminaga
  • Naia Zuriarrain

Etxerat

  • Izaskun Abaigar
  • Nagore Lopez de Luzuriaga

Herrira

  • Jesus Mari Aldunberri
  • Fran Balda
  • Jabier Carballido
  • Amaia Esnal
  • Jose Antonio Fernandez
  • Jon Garai
  • Nagore Garcia
  • Gorka Gonzalez
  • Eneko Ibarguren
  • Imanol Karrera
  • Sergio Labaien
  • Emilie Martin
  • Jon Mindegiaga
  • Ibon Meñika
  • Roberto Noval
  • Nagore San Martin
  • Oskar Sanchez
  • Manu Ugartemendia
  • Eneko Villegas
  • Beñat Zarrabeitia
  • Ane Zelaia
  • Ekain Zubizarreta

Jaiki Hadi

  • Fernando Arburua
  • Oihana Barrios

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s