Errazkin eta Intxaurrandietak 2011-2015 Diputazioko EH Bilduko Kontseiluaren babesa jaso dute

2011tik 2015era EH Bilduko Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluko kideek agerraldia egin zuten pasa den igandean, GHK-k Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren aurka iragarritako ekimen juridikoen aurrean salaketa egin eta biei babes osoa azaltzeko.  Kontseiluko kideen horien artean, Garbiñe Errekondo usurbildarra egon zen, Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa departamentuko foru diputatu bezala. Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakaria izan zen eta Iñaki Errazkin 2011-15 legegintzaldiko Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatua.

“Lerro hauek baliatu nahi ditugu mugimenduaren babesa, maitasuna eta sustengua adierazteko Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Herritarren hautua bete zenuten, erabaki zuzena hartu zenuten eta gainera adostutako indemnizazioak ordaindu ziren, legeak eskatzen zuen bezela. Lurraldeari dirutza aurreztu zenioten gaindimentsionatuta zegoen proiektua atzera botaz, osasuna bermatu zenuten, eskerrak ematen dizkizuegu horregatik. Herritarrek eskatutakoa, alegia, erraustegia gelditzea, besterik ez zuten egin. Gogoz aritu ziren behar horretan, eta harro gaude Aldundiak egindako lau urteetan hondakinen kudeaketan emandako urrats nabarmenengatik. GHK-k garai hartan hartutako erabakiak erakundearen beraren estatutuak eta legediak ezartzen dutenaren arabera hartu ziren, inolako arau hauste edo bidegabekeriarik gabe. Beraz, zertara dator orain eraso hau? Honen guztiaren atzean ez dago auzi juridikorik, ez baitago inolako deliturik. Horregatik, uste dugu demanda honekin EAJ eta PSEk mezu bat zabaldu nahi dutela: aldaketa dakarren gobernu batek, EH Bildurenak kasu, hauteskundeak irabaz ditzake, baina ezin du agindu. Pentsamolde hori izatea hartu duten erabakia bezain larriada, izan ere, erabakiak modu askean hartzeko dugun eskubidearen eta aukeraren aurka egiten du demanda honek; herritarren mandatua betetzea delitutzat jo nahi izatea oso joko zikina da. Ez dago ustelkeria kasu bat, inondik inora, ez dago diruaren bidegabeko erabilerarik, ez dago deliturik, ez dago deus, soilik aukera politiko bati bidea ixteko nahia”.

Juan Karlos Izagirreren babesa

Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkate ohiaren elkartasuna eta babesa jaso dute Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinek. Jarraian sare sozialetan zabaldu duen idatzia:

Gaur, ni, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin naiz (edo modan dagoen bezala ‘Je suis Ainhoa eta Iñaki’, ‘ Yo soy Ainhoa e Iñaki’). Eta zuek, zer zarete zuek? Zaila, oso zaila jartzen duzue zuekiko errespetua gordetzea ere. Zuetaz ari naiz, bai, GHKko PNV eta PSOEko ordezkariak eta erabaki honen alde agertu zaretenetaz. Gaur hartu duzuen erabakia irakurrita, ezin dut sinetsi pertsona onak zaretenik, ez da posible. Agian etxean aita-ama, anai-arreba, izeba-osaba, seme-alaba…ezin hobeak izango zarete. Etxean… Espero dut zuen inguruko hauek barkatzea hemen idazten ari naizena, gogorra delako. Niri ere ez zait gustatzen tonu hau. Baina etxetik kanpo, zer zarete zuek etxetik kanpo, zer zarete politikan? Gaiztoak, zitalak, koldarrak, mafia estiloa gustatzen zaienetakoak… ? galdetu besterik ez dut egiten.

Seguru sentitzen zarete zuen botere-gunetan. Ukiezinak. Medio ia guztiak zuen alde, enpresa handiak, aberatsak eta jauntxoak zuen alde dituzue. Eroso bizi zarete. Hau nahikoa ez nonbait eta haratago joan nahi duzue? Mina egin nahi duzue pertsona zintzoen aurka, eta egiten duzue. Ez duzue egin, ez, negozio ezkutuetan, lapurretan, diru publikoa xahutzen ibili diren aurka, ez. Gipuzkoak ez duela erraustegia behar sinetsita lana egin zutenen aurka, zuek aurretik (bai, zuek, modu zitalean) jarritako oztopoak nola gainditu ibili zirenen aurka. Pertsonak zintzoak. Inolako negozio edo interes ezkutua ez dutenen horietakoak.

Mehatxu-mezua zabaldu nahi duzue, eta egiten duzue. Zuen interesen aurka jartzen direnak, jakin dezatela zer zigorra edukiko duten garbi utziz. Zuen interesen aurka diot. Zuena eta zuen inguruan beti azaltzen diren enpresa pribatuen interesak. Dezepzionatuta, etsita sentitzen naiz. Ez nuen uste honaino iritsiko zinatenik. Baina ez pentsa. Nire dezepzioa eta etsipena momentu batekoa besterik ez da. Gaur bertan, oraintxe, pertsona onak, zintzoak, politika herriaren esanetara jartzen dutenen gazte-heldu talde batekin biltzekotan naiz. Ainhoa eta Iñaki bezala, lanean jarraitzeko, konbentzituta, egunen batean, zuek bezalakoek ez dutela mina gehiago egingo. Besarkada eta muxu bana Ainhoa eta Iñakiri!”

Errausketaren aurkako mugimendua

Errausketaren Aurkako Mugimenduak ere Ainhoa eta Iñakiri babesa adierazi die: “Lerro hauek baliatu nahi ditugu mugimenduaren babesa, maitasuna eta sustengua adierazteko Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Herritarren autua bete zenuten, erabaki zuzena hartu zenuten eta gainera adostutako indemnizazioak ordaindu ziren, legeak eskatzen zuen bezela. Lurraldeari dirutza aurreztu zenioten gaindimentsionatuta zegoen proiektua atzera botaz, osasuna bermatu zenutuen, eskerrak ematen dizkizuegu horregatik. Gertaera hau baliatuz herritarrak deitzen ditugu indar eta adore haundiagoz II.barraskilo operazioan parte hartzera, baita etorkizunean etorriko diren mobilizazioetan ere”. (II. Barraskilo Operazioa: klik)

Sare sozialak

This slideshow requires JavaScript.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s