Gaur Zubietako Lanbide Eskolan fakturazio eta eraginkortasun energetikoari buruzko tailerra

Arg.: Noaua! astekaria

Gaur, urriak 25, arratsaldeko 17:00etan Zubietako Lanbide Eskolak, Zubietako Herri Batzarrak, Usurbilgo Udalak eta Donostiako Udalak antolatuta, “Fakturazio energetikoa eta eraginkortasuna etxebizitzetan eta jarduera ekonomikoetan” tailerra egingo da, Zubietako Lanbide Eskolan. Tailer honetan Zubietako Energia Planaren baitan sentsibilizazioa, trebakuntza eta informazioa trukatzea aurreikusten da: “Burutu den energia diagnosiaren baitan, energia aurrezteko hainbat aukera antzeman dira, bai etxebizitzetan, bai jardueretan eta baita eremu publikoan ere. Honenbestez herritarrei eta negozio txikietako jabeei zuzendutako tailer hau antolatzen da, energiaren inguruko ezagutza handitu eta horretan eragiteko tresnak emateko helburuarekin”.

Energia plan propioa Zubietan

Urte hasieratik energia plan propioa garatzen dabiltza Zubietan, hain zuzen, etorkizunean Zubietak energia berriztagarriak sortzeko dituen aukerak aztertzen. Horretarako zubietarren energia kontsumoa eta beharrak asetzeko zer baliabide beharko lituzketen aztertu nahi dute. Azterketa horren lehen fasean diagnosia landu dute, bizilagun eta jarduera ekonomiko gehien biltzen dituen Zubietako Kaxkoan. Guztira 112 etxebizitza daude eremu honetan eta 8 jarduera. Emaitzak txosten batean bilduta daude eta dagoeneko publiko egin da. Herritarrei ere datu hauek bideratu zaizkie, lanketa honen berri izan dezaten eta beraien energia kontsumo-ohituren ezagutza jakiteko.

Diagnosi hau etxez etxe nahiz jardueretara eginiko bisita teknikoetan bildutako datuekin osatu da. Fakturazio energetikoaren (gasa, elektrizitatea eta egur kontsumoa) analisia landu da, eta etxebizitza sektorearen kasuan instalakuntzen eta ohituren diagnosia ere: argiteria, leihoak eta isolamendua, etxetresnak… Bestetik, jardueretan eta etxebizitzetan gaur egun energia berriztagarrien bitarteko energia sorkuntza ere aztertu da, zenbat energia ekoizten den Zubietan ezagutzeko asmoz. Datu hauek bertakoen subiranotasuna vs menpekotasun maila adierazteko baliagarriak dira. (Zubieta erdiguneko Energia Kontsumoaren diagnosiaren informazioa)

Energia Planaren bigarren fasea

Diagnosia landuta, hurrengo urratsa ematera doaz orain Zubietan; Energia Planaren bigarren faseari ekingo diote. Energia berriztagarriek duten potentziala aztertuko da hurrengo hilabeteetan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s