Urriaren 27an “Sexijentziak Askatuz” antzerkia Sutegi Kultur Etxeko auditorioan

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak eta Sexu Aholkularitza bulegoak urriaren 27rako (ostirala) Sexu Aholkularitza bulegoaren ibilbidearen inguruko solasaldia eta “Sexijentziak Askatuz” antzerkia antolatu dituzte. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da, Sutegi Kultur Etxeko auditorioan. Sarrera doako den arren, aurrez gonbidapenak eskuratu behar dira: Oiardo Kiroldegian, Sutegi udal liburutegian, Artzabal tabernan, Txirristra tabernan eta Aitzaga tabernan.

“Sexijentziak Askatuz” antzerkia

2016. urtean Donostiako Poltsikoko Antzerkiaren Lehiaketan, bigarren saria jaso zuen Bazen Behin Clown konpainiaren antzerki honek.

“Pituxak ez du orgasmorik. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?

Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere,bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoetaz hitz egiterakoan. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Gauzak horrela, amarengana joko du lehenik. Ondoren, bere kabuz laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko zaizkigu, eta nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologarengana jotzea erabakiko du.

Publikoaren partehartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila. Ikuslegoari zenbait galdera eta hausnarketa plantearazi nahi zaizkio: Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba la dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizartze estereotipoen pean gaude?”

Fitxa teknikoa

  • Pituxa: Itziar Saenz de Ojer
  • Zuzendaria: Peio Arnaez
  • Zuzendari laguntzailea: Mentxu Arrieta
  • Jantzia: Coro Martinez
  • Argazkia: Alberto Azkona
  • Gidoia: Talde sorkuntza
  • Testua: Itxiar y Peio

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s