00:00-02:00ak bitartean N-634 errepidea, Oriotik Txikierdira, moztu egingo da

Ostegun honetan istripua izan zuen kamioi bat erreskatatzeko lanen ondorioz larunbat (urriak 28) gauean moztuta geratuko da N-634 errepidea Orioko biribilgune parean. Errepidea 00:00ak eta 2:00ak bitartean moztuko da zirkulazioaren bi noranzkoetan, errepidetik atera ondoren maldan behera erori zen kamioi bat erreskatatzeko.

Ibilgailu astuna erretiratzeko lanek bi ordu iraungo duela adierazi du Segurtasun Sailak. Lanek irauten duten bitartean moztu egingo da N-634 errepidea Donostiarako noranzkoan, AP-8 autobiderako sarbidean, Orioko biribilgunean. Bilborako noranzkoan, berriz, Txikierdi parean moztuko da zirkulazioa.

Kamioia atzo arratsaldeko lauak hogei gutxitan atera zen errepidetik, Usurbilgo udal-mugartean, eta maldan behera erori zen. Zauritutako gidaria Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzi.

www.trafikoa.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s