Gaur goizean Usurbilgo Sutegi Auditorioan 2017ko ‘TOKIKOM Sariak’ ekitaldia

Gaur, urriak 27, TOKIKOM-ek antolatuta (euskarazko 60 toki komunikabidek osatutako sarea), Tokikom Sarien bigarren edizioa ospatuko da Usurbilgo Sutegi Auditorioan, 09:00etatik 13:00ak arte. Portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena eta euskarazko publizitaterik onena sarituko dira ekitaldian zehar. Ekitaldian bertan euskarazko tokiko komunikazioaren etorkizunaz eztabaidatu eta hausnartzeko aukera egongo da.

Egitaraua

  • 09:00 Harrera.
  • 09:15 Ongi etorria.
  • 09:30 Xavi Jiménez Sama: Publizitatea, moduluez haratago.
  • 10:15 TOKIKOM Kazetaritza eta Publizitate Sariak. Banaketa ekitaldia.
  • 10:45 Atsedenaldia.
  • 11:15 Filip Vranckx: Het Belang van Limburg, hiperlokala, digitalean.
  • 12:30 Itxiera. Eskerrak.

Gonbidatu bereziak

Filip Vranckx

Het Belang Van Limburg tokiko egunkariko lagunek oso pista baliotsuak eman zizkiguten 2012an tokiko prentsa hiperlokalaz. Bost urte geroago, eta internetek -eta batez ere smartphoneen hedapenak- ekarri dituen aldaketak ikusita, berriz ere gonbidatu ditugu lagun flandriarrak, egunkari hiperlokalaren planteamendua sakelakoen arora egokitzeko zer bide hartu duten jakiteko.

Xavi Jimenez

Bartzelonako Only Media Web marketing eta komunikazio enpresak laguntza eman digu azken urteotan TOKIKOMen marketin orientazioa berbideratzen. Marketin digitala ikaragarri eta oso azkar aldatzen ari da eta, nahiz eta rain arte ahalegin ikaragarriak egin, zain ditugun erronkak ere ez dira makalak. Xavierrek pistak emango digu betiko modulukako publizitatea ordezkatu edo osatzera datozen marketin eta publizitate tendentzia berrien inguruan.

Ekitaldia zuzenean ikusteko: klik

2016an Noaua! astekaria sarituetako bat

2016an  sarituetako bat Noaua! astekaria izan zen. Eduki onenaren saria jaso zuen, Udarregi bertsolariaren omenez frontoi atzean dagoen eskulturaren 50. urtemugaren harira argitaraturiko gehigarri bereziagatik.

A

Remigio Mendiburuk Udarregi bertsolariaren omenez ipini zuen eskulturak 50 urte bete zituen hain zuzen, iazko Sagardo Egunean, 2016ko maiatzaren 22an. Oroimen ekitaldi berezia ospatu zen egun hartan. Urtemugaren harira, Noaua! astekarian gehigarri berezia plazaratu zen: eskultoreaz, bertsolariaz, inaugurazioaz, garaiaz… ( Udarregiren omenez, 1966-2016)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s