Autobus zerbitzuetan egin nahi duten murrizketen aurkako 2.000 alegazio inguru sinatu dira Usurbilen

Arg.: Noaua! astekaria

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuetan egin nahi dituen murrizketen aurrean  2.000 alegazio inguru sinatu dira Usurbilen, Udalak propio sinatu duena barne. Murrizketa honekin ospitalera doan zerbitzua kendu asmo dute eta Hernanira doan zerbitzuak egiten duen ibilbidetik kanpo geratuko dira Santuenea eta Zubietako geltokiak.

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea,  Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin eta Iñaki Prego zuzendariarekin bildu da dagoeneko. Bileran, gipuzkoarren eta bereziki usurbildarren garraio zerbitzu publikoa errespeta dezatela eskatu die Usurbilgo alkateak: “Murrizketa hauek adinekoen eta gazteenen artean izango dute eraginik handiena, hau da, babes gutxien daukaten gizarte sektoreen artean”.

Murrizketak non?

  • Lurraldebus-ek eskaintzen duen ‘Usurbil – Ospitaleak’ linea guztiz desagertarazteko asmoa iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak: Usurbilgo herriguneko eta Aginagako zein Txokoaldeko geltokiak.
  • ‘Usurbil – Hernani’ arteko linean Zubietako, eta, horrenbestez, Santueneko geltokiak ere desagertuko dira. Linea hori, esaterako, Zubietan zein Santuenen bizi diren gazteek erabiltzen dute Lasarte-Oriako institutura joateko. Hemendik aurrera Usurbilgo herrigunera hurbildu edo Lasarte-Oriara beraien kabuz joan beharko dira.

Mozioa aurkeztuko du gobernu taldeak

Gipuzkoako Foru Aldundiak linea horietan erabiltzaile gutxi dagoela argudiatu du. Horren aurrean, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak zerbitzu publikoen defentsa egitea eskatu die Aldundiko arduradunei: “Bus zerbitzu publikoak ezin dira erabiltzaile kopuruaren arabera eta ikuspegi ekonomizista hutsetik jarri edo kendu, irizpide horrek zokoratu egiten baititu komunitate txikiak. Aurreko legealdian lanketa handia egin zen, herritarrei parte hartzeko aukera handia eman zitzaien, eta ezin da orain bat-batean egindakoa deuseztatu”.

Urriaren 31ean (asteartea) egingo den plenoan, gobernu taldeak mozioa aurkeztuko du. Bertan, besteak beste, herritarrekin, udalekin eta gizarte eragileekin prozesu ireki bat martxan jar dezala eta Usurbilen dauden bus-zerbitzu eta linea guztiak mantendu ditzala eskatuko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Noaua! astekaria 716 zenb.

Infprmazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s