Noaua! Kultur Elkartearen ‘Kulturaldia’ zikloa azaroaren 3tik 12ra

Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak aurten ere NOAUA! Kulturaldia zikloa antolatu du, azaroaren 3tik 12ra bitartean. Erakusketa, aurkezpena, kantu-bertso-jira, zinea, solasaldia, dantza, bertso-bakarrizketa eta kontzertua izango dira kultur ekimen honetako osagaiak.

Alejandro Tapia gogoan

Antolatu diren ekimen guztien artean aipatzekoa da Alejandro Tapiaren omenez antolatuko den erakusketa. Tapiaren senide eta inguruaren, Usurbilgo Udalaren eta Noaua! Kultur Elkartearen elkarlanez aurrera atera da erakusketa. Izan ere, 2016ko abenduan zendu zen Alejandro Tapia margolari aginagarra. Azaroaren 3an (ostirala) Noaua! Kulturaldia hasiko da eta bere aldeko omenaldi ekitaldiak abiatuko du kulturaldia.

Sarrerak

Noaua!ren Kulturaldiko hainbat ekitaldietarako sarrerak eskuratu behar dira. Dagoeneko salgai jarri dituzte honako leku hauetan: Noaua! Kultur Elkartean, Lizardi liburu dendan eta Bordatxo eta Artzabal tabernetan. Noaua! Kultur Elkarteko bazkideek merkeago izango dituzte txartelak eta Noaua!n bertan egongo dira eskuragarri.

Egitaraua

Azaroak 3, ostirala

Alejandro Tapiari omenaldia

Arg.: Noaua!

  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Ordua: 19:00.

Azaroak 3-12

Alejandro Tapiaren lan erakusketa

Arg.: http://www.euskonews.com

  • Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
  • Ordutegia:
    Azaroaren 3an: 18:00-20:00.
    – Azaroaren 4, 5, 11, eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
    – Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.

Azaroak 4, larunbata

“Landareak lantzen” gida liburuaren aurkezpena

  • Ordua: 11:00.
  • Tokia: Potxoenea.
  • Sarrera: doan.
  • Zehaztasunak: Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga usurbildarrek egindako “Landareak Lantzen”, 2018ko agenda-liburu berria aurkeztuko da.

Azaroak 5, igandea

 Kantu-bertso-jira

Arg.: Arizmendi

  • Ordua: 12:00.
  • Tokia: Mikel Laboa plazatik.
  • Zehaztasunak: Lagun arteko bertso giroaz gozatzeko aukera izango da Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko dute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta Noaua!-k elkarlanean antolaturiko ekimena da.

 “Handia” filma

  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Sarrerak: 6 € (aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
  • Sinopsia: Altzoko Handiaren istorioa kontatzen duen filma: Lehen Gerra Karlistatik bueltan, Martinek Joakin anaia gaztea ikaragarri altua dela ikusiko du, harrituta geldituko delarik. Jendeak Lurreko gizasemerik altuena ikustearen truke ordaindu nahiko duela sinetsita, bi anaiok Europan zehar bidaiatuko dute, aberastasun goseak, diruak eta ospeak familia baten patua betiko aldatuko duten zeharkaldi batean. Loreak pelikularen idazle eta zuzendarien lan berria: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga. Estreinaldia urriaren 20an.

Azaroak 9, osteguna

Zuriñe Hidalgorekin solasaldia

  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Sarrera: doan.
  • Zehaztasunak:  Zuriñe Hidalgo musikaria, aktorea eta pertsona  ezagutzeko aukera egongo da. Emakume musikari izateak zer suposatzen dun eta euskarak bere bizitzan eta lanean duen garrantziaz hitz egingo da.

Azaroak 10, ostirala

Orbeldi Dantzan

Arg.: Noaua!

  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
  • Zehaztasunak: Udazkenarekin batera dator Orbeldi dantza taldearen taularatzea. Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna izango da, taldeak sortutako koreografia ezberdinekin apainduta.

Azaroak 11, larunbata

“Erradikalak gara” bertsoa eta bakarrizketa

  • Ordua: 20:00.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria.
  • Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
  • Zehaztasunak: Bi emakume elkartuko dira, maletekin kontraesanez beteta, bertso eta bakarrizketa formatuan.Umorea ere ez da faltako.

Azaroak 12, igandea

Joseba Tapia eta Besamotzak kontzertuan

  • Ordua: 19:00.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
  • Zehaztasunak: Joseba Tapia eta Besamotzak, Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko ditu.
    – Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
    – Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra (Laiotz).
    – Iñigo Telletxea, baxua (Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
    – Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s