“Handia” filmaren bigarren emanaldia gaur 19:30ean, Sutegiko auditorioan

Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako Noaua! Kulturaldia zikloaren barnean atzo arratsaldean “Handia” filma eskaini zen Sutegiko auditorioan.  “Handia” filmaren emanaldirako sarrerak ostiral goizean agortu ziren eta jendeak sarrera eske segitzen zuela ikusita, Noaua! Kultur Elkarteak gaurko (azaroak 6) “Handia” bigarren aldiz proiektatzea erabaki du. Iluntzeko 19:30etan eskainiko da, Sutegiko auditorioan. Sarrerak salgai daude gaur bertan Noaua!ko egoitzan, edo emanaldia hasi aurretik 19:00etatik aurrera Sutegin bertan. Txartelak 6 eurotan eskuratu daitezke, 4 eurotan Noaua!ko bazkideek.

a

Noaua! astekariak horrela deskribatu du atzoko emanaldia:

“Begi bistako ikusmina eragin du NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan antolatu dugun ‘Handia’ filmaren proiekzioak. Jende ilara luzea sortu zuen bart hitzorduak, Sutegiren bueltan. Gero, auditorioan ez zegoen eserleku huts bakar bat ere. Pentsa, ostiral goizerako sarrera guztiak agortuak zeuden.

Igandeko emanaldia, Sutegiko aretoa beteta (Arg.: Noaua!)

Arrakasta itzela izan zuen igande iluntzerako iragarria genuen emanaldiak. Aktore protagonistetako baten, Altzoko ‘Handia’ren anaiarena egiten duen Joseba Usabiagaren eta filmeko gidoilarietako baten, Joxe Mari Goenagaren parte hartzearekin abiatu genuen hitzordua. “Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen du. Baina Altzoko erraldoiaz haratago joaten saiatu gara, Martinen, bere anaiaren eta Migel Joakinen erlazioa erakustea eta bertan beste gai batzuk jorratzea”, adierazi zuen Joxe Mari Goenagak.

‘Handia’ urriaren 20an estreinatu zuten Euskal Herriko zinemetan. Duela bi aste pasatxo alegia. Halere proiekzioa Sutegi goraino bete zuen atzo. “Hirugarren astean gara. Inguruan filma ikusteko tentazio batzuk izan dituzue baina eskertzen dugu bi aste itxarotea halako leku polit batean “Handia” ikusteko”, adierazi zien Usabiagak, eskerrak helaraztearekin batera, auditoriora bertaraturikoei”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s