Aginagako Antxomolantxa elkarteak antolatuta haur zein helduentzako tailerrak eta zinea azaroan zehar

Aginagako Antxomolantxa elkarteak azaroan zehar hainbat ekimen antolatu ditu. Egitarau zabala antolatu du. Pasa den larunbatean (azaroak 4) esaterako herriko umeak Martin Bertsorekin jolasean aritu ziren, kultura eta sormena lantzeko aukera izan zuten.

Arg.: Noaua!

Egitaraua

Azaroak 11, larunbata

DYAk haurrentzako saio berezia eskainiko du, umeentzako DYA-ren gorputz higiene clowneko saioa hain zuzen ere. Jarduera honen helburua umeei norbere higienearen oinarrizko arauak zeintzuk diren helaraztea izango da. Saioa Aginagako Ludotekan egingo da, arratsaldeko 17:30ean eta doan izango da.

Azaroak 18, larunbata

Irrien lagunak txitxilipurdikoekin batera haurreentzako talo goxoak egiten ikasteko tailerra. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da Aginagako Ludotekan: “Neguan zehar gure etxeko haundiei aho zabalik uzteko! Ummm…”

Azaroak 25, larunbata

DYA-k gurasoei zuzendutako “Lehen sorospenak haurretan” ikastaro teoriko praktikoa eskainiko du. Kurtso honen helburua gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatzeko ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da. Azaroaren 23 bitarte Ludotekako kortxoan izena emateko aukera egongo da, edota 677 882 321 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azaroak 26, igandea

Umeentzako euskarazko zinea: “Irabazle&galtzaile” Aginagako Ludotekan, arratsaldeko 17:30ean

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s