Buruntzaldeko EHBilduko hautetsi eta hautetsi ohien babesa dute Intxaurrandietak eta Errazkinek

Arg.: Noaua!

Atzo Buruntzaldeko EHBilduren hautetsi eta hautetsi ohiek Lasarte-Oriako Villa Mirentxun agerraldia egin zuten eta bertan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) erakundeko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta eta GHK-ko kide eta ingurumen diputatu ohi Iñaki Errazkin auzitara eramateko hartutako erabakia salatu zuten. Agerraldian, besteren artean, gaur egungo Usurbilgo alkateak, Xabier Arregik, eta zinegotziak eta aurreko legengintzako alkateak, Mertxe Aizpuruak, parte hartu zuten.

kontratua eteteagatik auzitara

2011ko udal eta foru hauteskundeak baino astebete lehenago, GHK-ko kide berriek karguak hartu baino lehen, EAJ eta PSE alderdiek errauskailuaren proiektua FCCri esleitu zioten. EHBilduk gero, hauteskunde kanpainan iragarritakoa bete zuen; errauskailua baztertzen zuen hondakinen tratamendu alternatiboa jasotzen zuen plana landu eta aurkeztu zuen. 2013ko azaroa erraustegia eraikitzeko lanen kontratua eten zuten, kontratistek eta orduko GHK-k erdietsitako akordioarri esker. Erabaki harengatik eramango ditu auzitara egungo GHK-k, orduko agintariak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin.

EHBilduko hautetsi eta hautetsi ohiek Intxaurrandietari eta Errazkini babes eta elkartasun osoa helarazi diete eta EAJ-PNV eta PSE alderdiek elite ekonomikoekiko duten mendekotasuna agerikoa dela salatu dute: “Argi geratu da ez dutela eskrupulorik haien intereseko makroproiektuetan oztopo izan daitezkeenak erasotzeko. Eta hori mendeku gosea besterik ez da.  Ainhoa eta Iñaki Auzi honetan ez zarete bakarrik egongo. Bere momentuan hartutako erabakiak oso ausartak eta koherenteak izan ziren hauteskunde kanpainan adierazitakoa kontuan hartuz. Beraz, zilegitasun osoz hartutako erabakiak izan ziren. Ingurumenean, herritarren osasunean eta gipuzkoarren ekonomian izango zuen kaltea onartezina zelako”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s