Errausketaren Aurkako Mugimenduak Biodonostiarekin ez kolaboratzeko deia egin du

Azken asteetan hainbat herritarrek Biodonostia Osasun Ikerketa Institututik eskutitzak jaso dituzte eta bertan, erraustegia eraiki aurretik eta ondoren, osasun frogak egitera animatzen dituzte. Errausketaren Aurkako Mugimenduak gutun hauen aurrean kezka adierazi eta desobedientzarako deia egin du. Ez kolaboratzea eskatzen du eta azaroaren 13tik 17ra eskutitzean agertzen den telefono zenbakira (943 022 704) deitzeko animatzen die herritarrei, erraustegiaren inguruko kezkak eta aurkakotasuna adierazteko: “Desobedientziarako deia. Biodonostiak bidalitako eskutitzen direla eta astelehenetik aurrera bertara deitu eta gure kezka eta aurkakotasuna adieraztera animatzen zaitugu. Dagoeneko badaude horrelako azterketak, zertarako egin behar dira gehiago eta guztionak diren 450.000€ eta Osakidetza publikoak erabili? Ez al da ba horren segurua erraustegia? Zertarako frogak?Adierazi kezka eta aurkakotasuna astelehenetik aurrera 943 022 704. ERRAUSTEGIRIK EZ!!” .

 

Errausketaren Aurkako Mugimendua

“Azken egunetan Biodonostiarentzat osasun frogak egiteko eskakizun eskutitzak jaso dituzte hainbat bizilagunek, erraustegiaren proeiktua dela eta. Honen aurrean gure kezka adierazi nahi dugu. Egia da froga toxikologiko, epidemiologiko eta antzekoak ezinbestekoak direla. Bainadagoeneko horrelako ikerketa mordoa eginak badira eta batzuk gainera duela gutxi argitaratu dira. Guztietan ondorio bera ateratzen da; erlazioa dago erraustegi baten ondoan bizi eta hainbat gaitzen artean.  Hau horrela izanda eta jakinda 450.000€ xahutu nahi dituztela honetan, guztiz ulergaitza egiten zaigu eskutitz hauek bidali izana.

Are gehiago, beraiek defendatzen duten moduan, erraustegiek ez dutela inolako kalterik sortzen osasunean. Horren ziur esan izan dute azken hau, orain osasun frogak egiteko eskakizun hauekin datozela, bizilagun batzuei kezka eta beldurra ere sartu zaiela. Gainera Osakidetza bidez, guztiona den osasun zerbitzu publikoa, egin nahi dituzte froga horiek, ikerketa pribatuak, diru eta zerbitzu publikoaren kontura?

Gauzak horrela desobedientzi ekimen txikia zabaldu nahi dugu eta eskutitzetan agertzen den zenbakira dei egitera eskatzen diegu bizilagunei, bertan gure kezka, protesta eta aurkakotasuna adierazteko. Hurrengo astelehenetik hasitagoiz-eguerdietan ostirala bitarte 943 022 704 telefonora deitu eta alperrikako, xahutzailea eta osasunarentzat kaltegarria den erraustegiari buruz protesta egitera.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak azterketa hauekin ez kolaboratzea eskatzen du eta beste behin alternatiba merke eta osasuntsuagoak aldarrikatzen ditugu. Alternatiba horiek dagoeneko martxan daude Gipuzkoan, lurralde osora zabaltzea eskatzen dugu”.

http://www.erraustuez.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s