Aste honetan hainbat ekimen antolatu dira Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarra omentzeko

Haimar Zubeldia Taldeak, Udalaren laguntzarekin, Haimar Zubeldia herritarra omenduko du eta horretarako egitarau zabala antolatu du. Usurbildar txirrindulariak udara honetan maila profesionala uztea erabaki zuen eta egindako ibilbide luzea goraipetzeko, Haimar Zubeldia Taldeko lagunek argazki erakusketa, solasaldia, txirrinda irteera, omenaldia eta bazkaria antolatu dituzte. Sare sozialen bidez Haimarrek erakusketara gerturatzen diren guztien artean, aurtengo bere maillot eta kulotea zozkekatuko dituela iragarri du.

a

Egitaraua

Azaroak 15, asteazkena

  • 19:00 Haimarrekin solasaldia Sutegiko auditorioan.
  • 20:00 Argazki erakusketaren irekiera Sutegiko erakusketa aretoan. Haimar bertan izango da.

Azaroak 16, osteguna

  • 17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 17, ostirala

  • 17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata

  • 8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.
  • 12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.
  • 13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.
  • 14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s