Asteburu honetan Orion egingo den “Dispertsioff” ekimenean parte hartzeko deia

Larunbatean (azaroak 18) dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzeko “Dispertsioff” ekimenaren hirugarren edizioa burutuko da Orion. Ekimen hau Gregorio Escudero eta  Patxi Uranga preso oriotarren eta senideen egoera kaleratzeko helburuarekin egiten da. Urtez urte haziz doa Dispertsoff ekimenaren egitaraua. Aurtengoan antolatzaileek presoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren aurkako gaia gizartearatzen jarri dituzte indarrak eta ekimen honetan parte hartzeko deia egin dute.

Xua, Olatz eta Patxi

Urtarrilean jaio zen Valentzian preso dauden Olatz Lasagabasterren (Usurbil) eta Patxi Urangaren (Orio) alaba Xua. Antolatzaileek gai honi heldu nahi diote, eta herriko gurasoengan eragin. Patxi Urangak alaba ikusteko izan dituen zailtasunak eta Xuak gainontzeko haurrekin harremantzeko dituen oztopoak  plazaratu nahi dituzte. Xua espetxean jaio izana ere salatu nahi dute ekimenaren bitartez.

Dispertsioak oriotarrengan eragin handia dutela uste dute antolatzaileek. Antolatzaileen esanetan, asko dira senideek jasan beharreko ondorioak: “Gastu ekonomiko altuei aurre egin behar izaten diete, bidaia luzeak egiten dituzte hilabetero senideak bisitatzeko, eta horrek guztiak zure bizia arriskuan jartzea dakar“.

Egungo egoera politikoa medio, presoen gaia lausotua dagoela uste du antolatzaileek: “Datozen urteetan esku artean erronka potoloa dugu, politikaren lehen lerroan jarri behar baitituzte presoak eta senideek pairatzen duten dispertsioa. Espainian egoera bestelakoa da, baina Euskal Herrian hori lortuko dugula espero dugu. Euskal Herrian horren alde egin eta instituzioak eta gizarte zibila inplikatzen baditugu, gaitzerdi”.

Parisera eta Bilbora joateko deia

Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizaziora eta urtarrilean Bilboko kaleak hartzen dituen manifestaziora joateko deialdia luzatu dute, eta herritarrak Bilbora joateko antolatuko dituzten autobusetan izena ematera gonbidatzen dituzte.

Azken urtea izatea…

Herri ekimen hau antolatzen duten azken urtea izatea gustatuko litzaieke antolatzaileei baina datozen urteetan ekimena antolatzen jarraitu beharko dutela uste dute: “Hau guztiaren atzean erabaki politikoak daudela uste dugu, eta Espainiako gobernuak berdin jarraitzen du. Beraz, preso  guztiei laguntzen eta bizi duten egoera islatzen saiatzen jarraituko dugu kalean”.

Egitaraua

Azaroak 17, ostirala

  • 19:00etan Galtzarrin: “Motxilaren umea” dokumentala, pikoteoa eta mahai ingurua Araitz Zubimendirekin.

Azaroak 18, larunbata

  • 11:00etan plazan Porrotxekin irri, kantu, dantza eta marrazkiak Xuarentzat.
  • Ondoren, sagardoa eta pintxoak.
  • 14:00etan Gaztetxean herri bazkaria.
  • 18:30ean Kolon Txiki tabernan Apalatxe (*)
  • 22:30ean Gaztetxean kontzertua: Giranice (Orio), Sofa (Zarautz), Bar Remigio (Lasarte-Oria), Itziarren semeak (Mungia), DJ Peitxer (Picasent) eta DJ Goio (Curtis). Sarrera 8€.

(*) Menuak:

  • Haragijalea: Babarrun gorriak, kostilla, flana eta helatu: 15€
  • Beganoa: Babarrun gorriak, seitana saltsan eta sagar konpota: 15€.
  • Umeentzat: Makarroiak, patata tortila, flana eta helatua: 5€.
  • Sagardo txotxa, kafea eta kopa.
  • Bonoa: bazkaria + kontzertua: 20€
  • Tiketak salgai: Hatoz eta Gabonen.

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s