Ostiralerako Belen Gonzalezi agurra emateko deia egin da Usurbilen

Etxerat Elkarteak jakinarazita etxean preso zuten Belen Gonzalez Peñalva euskal preso politikoa hil da Donostiako Onkologikoan, gaixotasun baten ondorioz. Beleneri agurra emateko, ostiral honetan (azaroak 17) Mikel Laboa plazara gerturatzeko (19:00etan) deia egin da Usurbilen: “Belen Gonzalez Preso politikoa Donostiako ospitalean zendu da eta gure agurra emateko azaroak 17 ostirala, Mikel Laboa plazan bilduko gara arratsaldeko 19 :00etan. Azkenekoa izan dadila! Presoak kalera!!!Agur eta ohore Belen!”

ETXERAT

“Belen Gonzalez Peñalva euskal preso politikoa gaur goizeko lehen orduan zendu da Donostiako Onkologikoan. Etxerat Elkartetik gure dolumina eta besarkadarik estuena helarazi nahi diegu Belenen senide eta lagunei”.

SARE

“Belen, bere gaixotasunaren aurka zortzi urte igaro ostean askatasun osoa eskuratu gabe hil da gaur. Demokraziaren ikuspegitik ulertezina da ETAk ekintza armatuak egiteari utzi ziola 6 urte igarota, Gobernu epainiarrak egun duen jarrera inflexiblea mantentzen jarraitzea.

Larriki gaixo diren presoei askatasuna ukatzeak eta baita etxean kondena betetzeko aukera bera ere ukatzeak preso diren herritarren heriotza kopurua igotzen joatea dakar.

Gaur Belen hil da espetxean zela sortutako minbiziaren ondorioz eta bere askatasuna osoki eskuratu gabe. Bihar Ibon Iparragirre edo Manu Azkarate edo larriki gaixo den beste preso bati gerta dakioke. Ez dugu salbuespen egoerak heriotz zigorra izan daitezen utzi, ezin dugu predoak halako muturreko egoeretsra eraman ditzaten utzi.

Sare herritarrak Euskal Herriko jendarteari bere ideologia modu batekoa ala bestekoa izan arren ere, aktibatzeko eta mobilizatzeko deia egiten dio. Finean, giza eskubideez ari garelako, konponbidearen eta bakearen bidean ematea ezinbestekoak diren urratsez”.

Belen Gonzalez Peñalva

Belen beasaindarra jaiotzez, 1999. urtetik preso zegoen. Azken zortzi urteetan Donostian bizi zen etxean preso. ETAren ordezkari izan zen 1987an eta 1999an Espainiako Estatuarekin egindako bi negoziazio saiotan. Lehena Aljerren Felipe Gonzalezen gobernuarekin, eta bigarrena Zurichen Jose Maria Aznarrenarekin.

1970eko hamarkadaren amaieran sartu zen ETAn, eta Naizen irakur daitekeenez, 80eko hamarkada Madril komandoan egin zuen. ETAko zuzendaritzan zegoen.

Aljerreko negoziazioak gaizki amaitu ostean, Santo Domingora deportatu zuten. 1998an bere pista galdu zuten autoritateek. Urte hartan Suitzan izan zen Espainiako Gobernuarekin negoziatzen. 1999an Paben atxilotu zuten, eta ordutik preso izan da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s