Usurbilgo Udalak iturriko ura ez edateko aholkua egin du

Xabier Arregi Usurbilgo alkateak atzo bandoa kaleratu zuen, azken egun hauetan herrian eman den gastroenteritis brotearen arira,  zerk eragin duen aztertzen ari diren bitartean badaezpada iturriko urik ez edateko gomendioa eman du.

Alkatearen bandoa

Ez-ohiko egoera bizi dugu egunotan herrian, gastroenteritis brotea dela-eta. Astiro- astiro kasuak gutxitzen ari badira ere, oraindik ere herritar ugari dago ondoezik. Udala harreman etengabean dago Osasun Sailarekin, eta egunotan analitika epidemiologikoak egiten ari dira han-hemenka, brote hau zerk eragin duen argitzeko. Behin-betiko emaitzak eskuratu eta jatorria argitu bitartean, Udalak beharrezko ikusi du, Osasun Sailaren aholkuei jarraikiz, prebentzio neurriak hartzea, birusa are gehiago zabaltzea saihesteko. Horregatik, usurbildarrei aholkatu nahi diegu iturriko ura ez edatea bestelakorik esan arte. Eskerrikasko. Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea”.

gastroenteritis kasu asko

Aste honetan gastroenteritis kasu asko egon dira Usurbilen baina galtzen eta azken orduetan egoera nabarmen hobetzen doala berri eman du Usurbilgo Udalak. Ostiral goiz honetan bertan bildu da berriz, gai honen inguruko jarraipena egiten ari den lan taldea. Gastroenteritis kasuek behera egin duten datua: ikastolan, gaur 60 haur dira ondoezik etxean geratu direnak, asteartean, ordea, 180 izan ziren.

Dena den, Udalak prebentzio neurriei eusteko deia egin du. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen gastroenteritis brotea, baina badaezpada ere, urik ez edatea aholkatzen daBitartean, brotea ikertzen jarraitzen dute. Azterketa horren emaitzak astelehenerako (azaroak 20) espero dituzte. Jaso bezain pronto agerraldi publikoa egingo du gai honen jarraipena egiten ari den lan taldeak. 

Lan talde horretako kideak

  • XabierArregi Usurbilgo alkatea.
  • Jone Urdanpilleta zinegotzia.
  • Marije Imaz Udarregi Ikastolako zuzendaria.
  • JuncalArtieda Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetzako Epidemiologia Unitateko ordezkaria.
  • Tomas Plazaola Tolasa-Goierriko Osasun Publikoko eskualdeko koordinatzailea.
  • Mikel Aierdi uraren kalitatea neurtzeko Eusko Jaurlaritzak duen erakundeko ordezkaria.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s