Luis Intxauspe berriz ere Udalbiltzako lehendakaria izango da

Argazkia.: Udalbiltza

Pasa den larunbatean Udalbiltza Hernaniko Orona Ideon eraikinean batzarra burutu zuen eta 130 hautetsi inguruk parte hartu zuten. Udaberrian hasi zen “Bagabiltza” prozesuan 600 lagunek parte hartu dute herriz herri, eta larunbatean amaierako ekitaldia egin zen.

Udalbiltza erabilgarria eta funtzionala nahi dutela azaldu zuten batzarraren: “Euskal Herria eraiki eta kohesionatzeko baliagarria, egunerokotasunean lagundu eta gauza konkretuetan nazio eta herri ikuspegiaren lanketan lagunduko duena”.

Elkartasun sare zabala osatzeko konpromisoa hartu dute, eta lan ildoak zehaztu dituzte: hautetsien eta eragileen saretze dinamikak martxan jartzea, Ikerbiltza eta Hurbiltzen egitasmoetan sakontzea, Esperientzia Bankua bultzatzea, eta EHNA berrindartzea gaur egungo egoerara egokituta.

Batzorde Eragilea ere berritu zen larunbateko batzarrean. Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea) izendatu dute, berriz ere, lehendakari, eta Maite Iturre (Baztango zinegotzia) lehendakariorde. Bi horiez gain, honako hauek izango dira Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide:

  • Nekane Garaigordobil (Legutioko alkatea).
  • Jon Arriola (Berriatuako alkatea).
  • Izaskun Guarrotxena (Bilboko zinegotzia).
  • Jabi Asurmendi (Arakaldoko alkatea).
  • Haizea Isasa-Mendez (Gamarteko zinegotzia).
  • Patricia Perales (Iruñeko zinegotzia).
  • Oihan Mendo (Garesko alkatea).
  • Mikel Zabaleta (Leitzako alkatea).
  • Alaitz Aizpurua (Usurbilgo zinegotzia).
  • Andoni Gartzia (Astigarragako zinegotzia).
  • Xebax Christy (Hazparneko zinegotzia).

Udalbiltza

“Hautetsien eta eragileen saretze dinamikak aipatu dira, Ikerbiltza eta Hurbiltzen egitasmoetan sakontzea, Esperientzia Bankua bultzatzea eta EHNA berrindartzea, gaur egungo egoerara egokituta 

Udaberrian hasitako Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesauri amaiera eman dio gaur Udalbiltzak egin duen Batzar Nagusiarekin.

Hautetsiek Udalbiltzan sortu zeneko 1999ko printzipioak berregokitu dituzte, datorren hamarkadarako lan ildoak zehaztu eta Batzorde Eragile berria hautatu. Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek esan du Udalbiltza behar beharrezkoa dela gaur egun eta behar beharrezko izango dela datozen urteotan “Euskal Herrian kohesioan sakontzeko eta lurralde poltika nazionala egiteko, Euskal herria Euskal Herriago izan dadin”. Intxauspek azaldu du Udalbiltzak egiten duena ez duela beste admnistraziorik egiten, horregatik Udalbiltza tresna izan litekeela administrazizoen arteko politika bateratuak egiteko.

Lan ildoen artean hautetsien eta eragileen saretze dinamikak aipatu dira, Ikerbiltza eta Hurbiltzen egitasmoetan sakontzea, Esperientzia Bankua bultzatzea eta EHNA berrindartzea gaur egungo egoerara egokituta, besteak beste.

Hitzaldi politikoan Intxauspek nabarmendu du administrazioen arteko zubiak eraikitzen jarraituko dutela eta dituzten harremanetan sakontzen, helburua baita Euskal Herri mailako lurralde politikak bultzatzeko sinergiak sortzea.

Euskal Herri mailan, udalerrien eta herritarren artean elkartasun sare zabala osatzen duten egitasmo eta elkarlanak bultzatzeko konpromisoa agertu dute. Horrez gain, Udalbiltza erabilgarri eta funtzionala izan behar dela aldarrikatu da. Euskal Herria eraiki eta kohesionatzeko baliagarria, egunerokotasunean lagundu eta gauza konkretuetan nazio eta herri ikuspegiaren lanketan lagunduko duena.

Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesuan 600 lagun inguruk parte hartu dute, gehienak hautetsiak baina baita hautesi ohi, gizarte eragile eta herriatarrak. Hautetsiak 201 herri eta 23 eskualde desberdinetakoak izan dira. Eskualdeka izan dira prozesuak, gehienetan 3 saiokoak; beste batzuetan buruz burukoen bidez. Guztira 50 saio eta 30 buruz buruko baino gehiago egin dira. Herrialdez herrialde, eskualdez eskualde“.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s