Osasun Sailak Usurbilgo ura edangarria dela adierazi du

Usurbilgo Udalak azken aste honetan herritar ugari kaltetu dituen gastroenteritis brotearen inguruko azterketa epidemiologikoaren behin-betiko emaitzak jaso dituela iragarri du. Osasun Sailak egindako txostenean Usurbilgo ura edangarria dela adierazi da eta beraz, udalak bertan behera utzi du iturriko ura ez edateko emana zuen aholkua. Guzti honen berri emateko, astearte honetan (azaroak 21) Usurbilgo Udalak, Añarbeko zuzendari-gerentearekin batera, agerraldi publikoa egingo du.

Usurbilgo Udala

“Gaur arratsaldean eskuratu du Udalak gastroenteritis brotea dela-eta Osasun Sailak egin duen azken txostena, eta han argi esaten da, egunotan han-hemenka egin diren azterketa epidemiologikoen emaitzak aintzat hartuz, herriko ura edangarria dela. Ondorioz, Udalak bertan behera utzi du iturriko urik ez edateko ostegunean, nado bidez, emandako aholkua. Edozein kasu, bihar Udalak, Añarbeko zuzendari-gerentearekin batera, agerraldi publikoa egingo du, aste honetako gorabehera guztien berri emateko, eta gastroenteritisa zerk eragin duen argitzeko”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s