Azaroaren 20tik 24ra udal aurrekontuen zirriborroa ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera zabalik

Arg.: Noaua!

Usurbilgo Udaleko gobernu taldea 2018rako udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta ekarpenak biltzeko herritarrekin bilerak egiten hasi da. Atzo arratsaldean (azaroak 20) Zubietan egin zuten lehen bilera. Aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena Zubietako Kaxkapeko aretoan egin zen  eta bertara hainbat zubietar gerturatu ziren.

Arg.: Usurbilgo Udala

Auzoz-auzo aurkezpenak

Datozen egunetan gainerako auzoetan egingo dira aurkezpenak, guztiak 19:00etan.

  • Azaroak 21, asteartea: Txokoaldeko Erroizpe elkartean
  • Azaroak 21, asteartea: Kalezarko Haur Eskolan.
  • Azaroak 22, asteazkena: Aginagako ludotekan.
  • Azaroak 22, asteazkena: Santueneko Auzo Elkartean.
  • Azaroak 23, osteguna: Potxoenean.
  • Azaroak 23, osteguna: udal langileei ere aurkeztuko zaizkie udal aurrekontuak.

Udal gobernu taldetik parte hartzeko deia

Usurbilgo udal gobernu taldetik herritarrei bilkura hauetan parte hartzeko deia egin die: “Ez galdu aukera eta parte hartu. Guk zinez eskertuko dizugu, denon artean landutako herrigintzak balio handiagoa duelako, gutxi batzuen artean egindakoak baino. Usurbilek eskertuko digu”. Legealdi hasieran herritarrekin osaturiko gobernu programan oinarrituko dira urte berrirako aurrekontuak. Ardatz nagusiak herri jasangarria lortu, herri nortasuna indartu eta ongizatea izango dira: “Dena ez dago itxita, eta badugu tarterik zure iritzi, ekarpen edota proposamenetarako”.

11.311.000 euro daude aurrekontuetarako. Zenbait proiektu estrategikoetara bideratuko da kopuru horretatik:

  • Zumarte musika eskola berritzeko.
  • Kiroldegiko instalazioak berritzeko eta espazio arazoak gutxitzeko.
  • Igerileku txikia irisgarri bihurtzeko eta handitzeko.
  • Mugikortasun jasangarriaren norabidean, hainbat egitasmo bultzatzeko.
  • Usurbil 0.0 plana martxan jartzeko.
  • Hilerri zaharra erabat hustu eta behin-betiko isteko.
  • Argiteria publikoa kontsumo baxuagoko LED argiekin ordezkatzen jarraitzeko.
  • Artzabalgo plaza konpontzeko.

Ekarpenak egiteko aukera

Udal gobernu taldeak 2018rako aurrekontuen zirriborroa pasa den astearteko Ogasun Batzordean aurkeztu zien gainerako udal taldeei. Dagoeneko aurrekontuok onartzeko egutegia ere adostu dute EHBildu, EAJ eta PSE udal taldeen artean eta ekarpenak jasotzeko epea zabaldu da. Udal taldeenak ekarpenak azaroaren 22ko (asteazkena) Ogasun Batzordean jasoko dituzte.

Udal aurrekontuak onartzeko prozesua

  • Azaroak 14, asteartea: Usurbilgo Udaleko Ogasun Batzordean udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta aurrekontuok onartzeko egutegia adostu zuten. Udal taldeek ekarpenak egiteko epea zabaldu zuten.
  • Azaroak 20-24: udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta herritarren ekarpenak jasotzeko bilera erronda auzoka egingo da.
  • Azaroak 22, asteazkena: udal taldeen ekarpenak Ogasun Batzordean jasoko dituzte.
  • Abenduak 19, asteartea: udalbatzarraren ezohiko osoko bilkuran  2018ko udal aurrekontuak aurkeztuko dira.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s