Azaroaren 23, 24 eta 25ean Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatu du

Aste honetan, azaroaren 23, 24 eta 25, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatu du. Hiru egun hauetarako Zarautzera irteera, bazkaria eta zenbait proiekzio antolatu dituzte. Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2017ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da.

Azaroak 23, OSTEGUNA

  • Bideo emanaldia: K2 zerua ukitzen
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Sutegiko auditorian.
  • Sarrera doan.
  • Iraupena 72 minutu
  • Zehaztasunak: “2015eko Bilbao Mendifilm Festibalean aurkeztutako eta saritutako dokumentala da. 1986ko udan mundu osoko dozena bat herrialdetako espedizioek K2 mendia aldi berean igotzeko egin zuten saiakera kontatzen du filmak, mendian hil ziren 13 eskalatzaileetako lau seme-alabaren begietatik”.

a

Azaroak 24, ostirala

  • Bideo emanaldia: Biziminez
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Sutegiko auditorian.
  • Sarrera doan.
  • Zuzendaria: Pablo Dendaluze. Musika: Juantxo Zeberio. Protagonistak: Antxon Arza eta Josu Iztueta. Hizkuntza: euskaraz (azpitituluak gazteleraz)
  • Iraupena: 42 minutu
  • Zehaztasunak: “Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean amets txiki bat betetzen. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria”.

Azaroak 25, larunbata

  • Mendi irteera Usurbil-Zarautz (Usurbil-Andazarrate-Pagoeta-Zarautz)
  • 29 km.
  • Ordua: 7:30ean.
  • Lekua: Frontoi atzetik.
  • Ondoren, bazkaria Zarautzko Euskalduna jatetxean ospatuko da.
  • Bazkarira joateko izenematea eta ordainketa aldez aurretik egin behar da: 17€
  • Plaza mugatuak.
  • Izena emateko lekua: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontuan: Rurak Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 21, asteartea

www.andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s