Hainbat ekimen antolatu dira Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunari begira

Azaroaren 25ean (larunbata) Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da eta horren harira Usurbilgo Udaleko Parekidetasunun Sailak eta herriko hainbat eragilek ekimen desberdinak antolatu dituzte.

Azaroak 24, ostirala

  • 20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
  • Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Matrakak Talde Feminista, Usurbilgo Ernai eta Usurbilgo Sortu: “Datorren larunbata, azaroaren 25a, emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Aldi berean, azaroaren 24a, hileko azken ostirala eta euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideen alde elkarretaratzeko eguna dugu. Kontzientzia pizteko hainbat ekimen burutu, datu eta mozio aurkeztu ohi ditugu, baina bada garaia errealitate gordinari aurre egin eta azaletik errora jauzi egiteko. Erraiak azalera aterako ditugula aldarrikatzera gatoz!”.

Azaroak 26, igandea

  • 18:00 “Volar” filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan. Indarkeria matxista jasan duten 9 emakumeren lekukotzak biltzen ditu ikus-entzunezkoak.
  • Egilea: Bertha Gaztelumendi. Emakumearen Euskal Erakundearen produkzioa. 
  • Sarrera: doan.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Azaroak 30, osteguna

  • 18:00 Kafe-tertulia Potxoenean: “Ni ere izan nintzen nerabe”. Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko du, bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta.
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s