2018ko Seaskako egutegia Udarregi Ikastolako eta Haur Eskolako idazkaritzetan salgai

Udarregi Ikastolak Iparraldeko ikastolek urtero kaleratzen duten Seaskako egutegia salgai dagoela jakinarazi du. Izendegi euskalduna dakarren 2018 urterako egutegia  Ikastolako eta Haur Eskolako idazkaritzetan egongo dira eskuragarri, 4€tan. Jasoko den dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat izango da. Egutegia honen helburua, bikoitza: dirua lortzea eta euskal kultura bultzatzea.

Guraso talde batek sortua

Seaskaren historian jazotako gertakari gehienak bezala, hau ere guraso talde baten eskutik etorri zen, 70eko hamarkadaren amaieran. Diru iturri berriak bilatzeko, burua astindu beharra dago, eta horretan adituak bilakatu dira Iparraldeko ikastoletako gurasoak urte hauetan guztietan. Hastapenean, egunak baino ez zeuden idatzita egutegian, baina 1982an izenak gehitu zituzten, eta gaur egun ezagutzen duguna bilakatu zen. Paris aldean ikusi omen zuen guraso batek eta gauza bera egitea proposatu zuen. Santutegien egutegiak saltzen ziren jada, baina gizartea euskalduntzea zuten xede.

Ikastola bakoitzak saltzen dituen egutegien dirua jasotzen du. Irabaziak ikastolaren funtzionamendurako izan dira beti, fakturak eta eguneroko bizitza segurtatzeko. Hasieran, 200 familia inguru baino ez ziren eta 2.000 ale egin ziren. Egun, ordea, 50.000 inprimatzen dira. Gehienak Iparraldean, baina baita Hegoaldeko hainbat lekutan ere, besteak beste, Durangoko Azokan, Elkar dendetan eta zenbait ikastolatan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s