Abenduaren 9ko mobilizazioa girotzeko ekitaldia Usurbilgo frontoian

Bakearen artisauen mugimenduak abenduaren 9rako (larunbata) Parisen mobilizazio erraldoi bat antolatu du “Denak gara bakegileak. Orain presoak” lemapean. Bertan, Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzea eskatuko da. Parisera joateko tren zerbitzuak beteta daudenez, Usurbildik autobus zerbitzua antolatu da. Izena emateko epea zabaldu da, ohiko lekutan.

Azaroaren 25ean GIROTZEKO ekitaldia

Larunbat honetarako (azaroak 25)  abenduaren 9ko mobilizazioa girotzeko ekitaldia antolatu da. Ekimena frontoian egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan bidaiaren inguruko argibideak, bideoak, pintxoak, sagardoa, gaztain erreak… eskainiko dira.

Abenduaren 9an Parisera

Abenduaren 9an Parisen eskaera argi bat plazaratuko da, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri onartezinak kentzeko eskaera egingo da: presoen hurbilketa, gaixo diren presoen askatzea, baldintzapeko edo behin behineko askatasun neurriak har ditzaten pertsonen askatasunerako, berdin kondena bukatzear duten presoak. Berehalako neurri horiek presoen gaiaren konponketa integralaren lehen urratsa izango da. Bake prozesuan inplikatzea eskatuko zaio baita Frantziako Gobernuari.

Abenduak 9ko egitaraua

  • 11:00-12:00 Euskal Herritik etorritako autobusen heltzea Montparnasse Geltokira.
  • 11:30 Elkarretaratzea Montparnasse geltokian, animazioen hasiera, Euskal Herritik etorritako trenei harrera.
  • 12:00 Presondegien martxari harrera.
  • 12:30 Manifestaldiaren abiatzea.
    Euskal Herriko talde ezberdinek alaituko dute: joaldunak, txarangak, trikitixak, gaiteroak, txistulariak, dantzariak, … Kamioi baten gainean haibat artistek manifestaldia animatuko dute: Bad Sound System + Fermin Muguruza, Zebda-ko Mouss eta Hakim, Ogres de Barbak-eko Fredo, Oreka TX, Roce etab…
  • 14:00 Manifestaldiaren iritsier. Hitz hartzea.
  • 14:30 Kantuak.
  • 15:00 Elkarretaratzearen bukaera, autobus eta trenetara itzulera.
  • 17:00 Gaualdia Pariseko Euskal Etxean.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s