Larunbateko kantu-jiran Usurbilgo txistulariek parte hartuko dute

Larunbatean (azaroak 25) Kantu Taldeko lagunak kantu-jiran aterako dira herrian zehar. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da kantu-jira Mikel Laboa plazatik eta oraingoan Usurbilgo txistulariek parte hartuko dute: “Usurbilgo txistulari bikainen laguntza izango dugu lau kantetan: Gernika Aldera, Elkar Gaitezen eta Alavatik Arabara, hiru kanta hauek Imanol Urbietarenak eta Agur Zaharra, Sabin Salaberrirena, Jaione Eskuderok Txisturako moldatutakoak”.

ENTSEGUAK ASTELEHENTAN

Kantu Taldeko lagunak irailetik aurrera astelehenetan elkartzen dira, 18:00etatik 19:00etara,  Udarregi Ikastolako HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan.

KANTU-LIBURUXKA 5 EUROTAN

Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen eta eskuragarri dago 5 eurotan  Noaua! Kultur Elkartean, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantuen eta egileen inguruko zenbait datuekin batera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s