2018an Udarregi ikastolak 50 urte beteko ditu

2018an Udarregi ikastolak 50 urte beteko ditu eta dagoeneko ikastolan hasi dira prestaketa lanekin.: “Merezi adinako urteurrena ospatzeko asmoz, urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu nahi ditugu. Dagoeneko irakasle talde bat ari da prestaketa lanetan, baina hezkuntza-komunitate osoaren artean ospatu nahi dugu!”.

Urtean zehar hainbat ekimen antolatu nahi dira baina horretarako laguntza behar da eta dei berezia egin dute antolatzaileek: “Prest al zaude ospakizunen antolaketan parte hartzeko? Hala balitz, taulan aukera ezazu zein ekintzatako diseinuan parte hartu nahiko zenukeen (gurutze batez markatu). Noski, ideia berriak gustura asko jasoko dira! Ilusioz beterik gattunk! Barreiatu dezagun bada, bazter guztietara gogoa eta ilusioa!!! Guztion artean jantzi dezagun 50 garrena!”.

Informazio gehiago: www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s