Euskararen Egunari begira ekimen ugari Usurbilgo kaxkoan eta Aginagan

Abenduaren 3an “Euskararen Eguna” ospatuko da Euskal Herria osoan. Usurbilen ere egun horren harira hainbat ekimen antolatu dira. Abenduaren 1ean (Mikel Laboaren heriotzaren 8. urteurrena), abenduaren 2an (Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita)  eta abenduaren 3an (Euskararen Eguna) euskaraz sentitu, bizi, gozatu, maitatu eta hitz egiteko aukera edukiko dugu Usurbilen.

Abenduak 1, ostirala

  • Egunean zehar, herrik frontoitik Mikel Laboa entzungai bere heriotzaren 8. urtemugan.

  • 12:10 Udarregi ikastolako  LHko ikasle eta irakasleen euskal abestien kantaldia Mikel Laboa plazan. Euria egingo balu, frontoian elkartuko dira.
  • 16:15 Udarregi Ikastolako HHko ikasleak jolastokira aterako dira abestera.

  • 17:00 Buruntzaldeko Udalek eta Kutxa Ekoguneak antolatuta Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren finala Hernaniko Orona Ideon. Buruntzaldeko 31 taldek parte hartu dute Euskararen Ginakanan, eta horietatik bederatzi Usurbilgoak izan dira. Lau talde sailkatu dira finalera joateko, eta tartean Usurbilgo talde bat: Negu taldea.

a

Abenduak 2, larunbata

  • 16:00 eta 18:30, Argiaren Usurbilgo Lagunak antolatuta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Borobilean” ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian. Bi saio eskainiko dituzte. Sarrerak: aurrez salgai Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan.

a

Abenduak 3, igandea

Aginagan

  • 11:00 Antxomolantxa Elkarteak antolatuta mural pintaketa Aginagako frontoi inguruan.

  • 17:00 Antxomolantxa Elkarteak antolatuta “Bualá” haurrentzako jaialdi paregabea Aginagan.

  • 18:30 Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak antolatuta “Erdibana” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
    Txalo konpainiaren komedia, Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendurikoa, Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreekin.
    Sarrerak egunean bertan eta aldez aurretik Aginagako Zaharren Egoitzan.

Usurbilen

  • 17:00 Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.ak antolatuta haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Zipi eta Zape”. Sarrerak 3 eurotan salgai egunean bertan Sutegin.

  • 19:30 Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta solasaldia Sutegin: “Pakian daonai pakian utzi!”. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umorez arituko dira euskaratik eta euskaraz: “Inork ez zien esan euskaldun izatea zein nekeza edo erraza den. Pakean dagoena pakean utziko duten ez dakigu, zirikatuko zaituztetela ziur!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s