Zubietako Herri Batzarrak antolatuta azaroaren 30ean “Eraginkortasun energetikoa” ikastaroa

Azaroaren 30erako (osteguna) Zubietako Herri Batzarrak, Usurbilgo eta Donostiako Udalen laguntzarekin, “Eraginkortasun energetikoa” ikastaroaren beste saio bat antolatu du. Ikastasoa azkenekoan bezala, Lanbide Eskolako ekitaldi aretoan egingo da, 18:30etatik 20:00etara.

Ikastaro honetan Zubietako Energia Planaren baitan sentsibilizazioa, trebakuntza eta informazioa trukatzea aurreikusten da. Burutu den energia diagnosiaren baitan, energia aurrezteko hainbat aukera antzeman dira, bai etxebizitzetan, bai jardueretan eta baita eremu publikoan ere. Herritarrei eta negozio txikietako jabeei zuzendutako tailerra da, energiaren inguruko ezagutza handitu eta horretan eragiteko tresnak emateko helburuarekin.

Energia plan propioa Zubietan

Urte hasieratik energia plan propioa garatzen dabiltza Zubietan, hain zuzen, etorkizunean Zubietak energia berriztagarriak sortzeko dituen aukerak aztertzen. Horretarako zubietarren energia kontsumoa eta beharrak asetzeko zer baliabide beharko lituzketen aztertu nahi dute. Azterketa horren lehen fasean diagnosia landu zuten, bizilagun eta jarduera ekonomiko gehien biltzen dituen Zubietako Kaxkoan. Guztira 112 etxebizitza daude eremu honetan eta 8 jarduera. Emaitzak txosten batean bilduta daude eta herritarrei ere datu hauek bideratu zaizkie, lanketa honen berri izan dezaten eta beraien energia kontsumo-ohituren ezagutza jakiteko.

Diagnosi hau etxez etxe nahiz jardueretara eginiko bisita teknikoetan bildutako datuekin osatu da. Fakturazio energetikoaren (gasa, elektrizitatea eta egur kontsumoa) analisia landu da, eta etxebizitza sektorearen kasuan instalakuntzen eta ohituren diagnosia ere: argiteria, leihoak eta isolamendua, etxetresnak… Bestetik, jardueretan eta etxebizitzetan gaur egun energia berriztagarrien bitarteko energia sorkuntza ere aztertu da, zenbat energia ekoizten den Zubietan ezagutzeko asmoz. Datu hauek bertakoen subiranotasuna vs menpekotasun maila adierazteko baliagarriak dira. (Zubieta erdiguneko Energia Kontsumoaren diagnosiaren informazioa)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s